Indiarrak lekualdatzeko legea

Indiarrak Lekualdatzeko Legea (edo Indian Removal Act)[1][2] 1830eko maiatzaren 28an Andrew Jackson Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak aldarrikatutako legea izan zen. Legeak presidenteari baimena ematen zion hegoaldeko tribu natibo amerikarrekin negoziatzeko (Erdialde Atlantikokoak barne) hauek Mississippi ibaiaren ekialdetik mendebaldera lekualdatzeko, antzinako lurren kolonizazio zuriaren truke.[3][4] Andrew Jacksonek sinatu zuen Legea, eta gogor aplikatu zen haren eta Martin Van Burenen gobernupean.[5]

Indiarrak lekualdatzeko legea
MotaAct of Congress in the United States (en) Itzuli
Promulgatze21st United States Congress (en) Itzuli
Argumentu nagusiaIndian removal (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Nongo eskumenen mendeAmeriketako Estatu Batuak
Sinatzailea
Honen ondorioaIndian removal (en) Itzuli
Andrew Jackson presidentea

Estatu Batuetako Independentzia Gerraren ondorengo hamarkadetan, herrialdeko populazioaren hazkunde azkarra dela eta, natibo amerikarren lurrak erosten hasi ziren. Ondorioz, AEBko gobernua Indiako tribuak animatzen hasi zen beren lurrak saltzeko, mendebaldeko lurrak eskeiniz, garai hartako herrialdeko estatuen mugetatik kanpo. Prozesu hori azkartu egin zen 1830eko Indiarrak Lekualdatzeko Legearen onarpenaren ondorioz. Kalkuluen arabera, 100.000 amerindiar inguru mendebaldera eraman zituzten politika horren ondorioz, eta gehienak 1830eko hamarkadan emigratu zuten, Indiar Lurraldea[6] izenekoan finkatuta.

Legeak babes handia jaso zuen hegoaldeko eta ipar-mendebaldeko estatubatuarren aldetik, baina bertako tribuak eta Whig alderdia aurka agertu ziren. Txerokiek elkarrekin lan egin zuten birkokatze hori geldiarazteko, baina ez zuten arrakastarik izan; azkenean, Estatu Batuetako gobernuak indarrez kanporatu zituen, geroago Malkoen Bidea izenez ezagutu zen mendebalderako martxa batean, genozidio-ekintza gisa deskribatu dena, asko lekualdaketetan hil zirelako.[7]

Testuinguru historikoaAldatu

Kolonialismo garaian, europarrak eta amerikar natiboak lehen aldiz topatu zirenean gaur egungo AEBn, europarrek uste zuten beraien zibilizazioa besteena baino hobea zela: idazketa eta nabigazioa zuten, baita kristautasuna ere, eta uste zuten beraiek praktikatzen zuten jabetza pribatua zela lurraren erabilerarako sistema egokiena. Honen ondorioz, europar kolonizatzaileek asimilazio kulturala baliatu zuten eta jatorrizko herriak Europako zibilizazioaren arau eta egiteko modu batzuk hartu behar izan zituen. Akulturazio hau hasiera batean George Washingtonek proposatu zuen eta XIX. mende hasierarako martxan zegoen Txeroki eta Txoktaw-en artean[8]. Lehenengo, kristau bihurtu behar ziren eta praktika "paganoak" alde batera utzi behar izan zituzten. Ingelesez hitz egiten eta irakurtzen ere ikasi behar izan zuten. Amerikar natiboek ezkontza heterosexual monogamoa onartu behar izan zuten eta ezkontzatik kanpoko sexu harremanak alde batera utzi. Halaber, lurren eta beste ondasun batzuen jabetza indibidualaren kontzeptua onartu behar izan zuten, zenbait kasutan afrikar esklaboak barne.

Thomas Jeffersonen politikak ere berdinak izan ziren: natibo amerikarren eskubideak errespetatzea, Bost Tribu Zibilizatuak Mississippiren ekialdean geratzea onartu zuten, beti ere europar-amerikarrekin bateragarriak ziren jokabideak eta praktika kulturalak barneratzen bazituzten: asentamendu batean ezarri behar ziren, euren lurrak landu behar zituzten, lur komunalak zatitu eta jabetza pribatu bihurtu behar zituzten eta demokrazia barneratu behar zuten.

Babesa eta aurkakotasunaAldatu

Indiarrak Lekualdatzeko Legea oso ongi jasoa izan zen hegoaldean, Georgian batez ere, 1802an estatu handiena zen, eta Txerokiekin izandako eztabaida jurisdikzional batean murgilduta zegoen. Jackson presidenteak Georgiako krisia konpontzea espero zuen. Bost Tribu Zibilizatuez gain, kaltetu gehiago ere izan ziren (Wyandot, Kickapoo, Potowatomi, Shawnee eta Lenape).

Legeak babes handia bazuen ere, aurkakotasunak ere egon ziren. Misiolari kristau askok protesta egin zuten, Jeremiah Evarts misiolari antolatzaileak, batez ere. Kongresuan, Theodore Frelinghuysen New Jerseyko senatariak, Henry Clay Kentuckyko senatariak eta Tennesseeko Davy Crockett diputatuak lege honen aurka hitz egin zuten. Legea Kongresuan izandako eztabaida mingots baten ondoren bakarrik onartu zen, baina Clayk gerora bere aurkako kanpaina egin zuen 1832ko AEBko hauteskunde presidentzialetako Alderdi Errepublikanoaren txartelarekin.[9]


Jacksonek saihestezintzat jo zuen amerindiar tribuen heriotza, asentamenduetako bizitzaren aurreratzea eta Amerikako ipar-ekialdean tribu-nazioen heriotza seinalatuz. Iparraldeko kritikoei hipokrita deitu zien, iparraldeak bere lurraldearen barruan zituen tribuei buruz kontatutako historiak seinalatuz.

“Gizateriak negar egin du maiz herrialde honetako aborigenen zoriaz, eta filantropia aspaldidanik ari da hura uxatzeko bideak asmatzen, baina bere aurrerapenak ez dira inoiz gelditu, eta banan-banan leinu boteretsu asko desagertu dira lurretik... Baina benetako filantropiak egoera hauekin lotzen du izpiritua, belaunaldi baten iraungipenarekin gertatzen den bezala beste bati lekua egiteko... Mendebaldeko lurralde zabaletan hedaturiko herri ezezagun baten monumentu eta gotorlekuetan, garai bateko arraza boteretsu baten oroitzapenak ikusten ditugu, suntsitua izan zena edo desagertua izan zena, egungo tribu basatiei lekua egiteko… Filantropiak ezin dezake desio kontinente hori gure arbasoek aurkitu zuten egoerara itzultzea. Zein gizon zintzok nahiago luke basoz estalitako eta milaka basati gutxi batzuek populaturiko lurralde bat gure Errepublika zabala baino, hiri, herri eta etxalde oparoz hornitua, arteak edo industriak asma ditzakeen hobekuntza guztiez edertua, 12.000.000 pertsona zoriontsu baino gehiagok okupatua, eta askatasunaren, zibilizazioaren eta erlijioaren bedeinkazio guztiez betea?” A. Jackson[10][11]

H. W. Brands historialariaren arabera, Jacksonek zintzoki uste zuen bere populazio transferentzia politika "zuhurra eta gizatiarra" zela, amerindiarrak "erabateko deuseztasunetik" salbatuko zituena. Jacksonek gupida ekintza eskuzabal gisa ulertzen zuen.

Robert M. Keetonek dioenez, legea proposatu zutenek narrazio biblikoak erabili zituzten estatubatuar natiboen birkokatze behartuak justifikatzeko[12].

Lekualdatzea hegoaldeanAldatu

1830ean, Bost Tribu Zibilizatuek Europa-Amerikar kulturaren hainbat alderdi bereganatu zituzten, kristautasuna barne. Txerokiek beren hizkuntzan idazteko sistema bat zuten, Sequoyah-k garatua, eta txeroki eta ingelesezko egunkari batean argitaratua.

Akulturazio hori gorabehera, tribuen posizioa ez zen segurua. Batzuek sentitzen zuten tribuen presentzia bakea eta segurtasunerako mehatxu bat zela, Natibo Amerikar askok Estatu Batuen aurka borrokatu baitzuten aurretiko gerretan, askotan atzerriko estatuek armaturik, hala nola Britainia Handiak eta Espainiak.

 
5 tribu zibilizatuen desplazamendua, mapa batean

Beraz, Estatu Batuetako hainbat estatutako gobernuek AEBetako mugetan zeuden tribu guztiak Estatuaren jurisdikziopean jartzea nahi zuten. 1830ean, Georgiako estatuak lege bat onartu zuen, 1831ko martxoaren 31tik aurrera zuriei indiar lurraldean bizitzea debekatzen ziena estatuaren baimenik gabe. Lege hau indiarren lekualdatzeari aurre egiten laguntzen ari ziren misiolari zurien kanporatzea justifikatzeko egin zen. Jeremiah Evarts misiolari antolatzaileak kasua Ameriketako Estatu Batuetako Gorte Gorenera eramateko eskatu zion Txerokiei. Marshall Gorteak ebatzi zuen tribu indiarrak nazio subiranoak ez ziren arren (Txeroki nazioa v. Georgia, 1831), estatuko legeek ez zutela botererik lurralde tribalen gainean (Worcester v. Georgia, 1832).

Andrew Jacksonek eta Alderdi Demokrata berriko beste hautagai batzuek 1828ko kanpainako helburu nagusi bihurtu zuten lekualdaketa. 1830ean, Kongresuak Indiarrak Lekualdatzeko Legea onartu zuen, eta Jackson presidenteak lege gisa berretsi zuen. Lekualdatze Legeak xedatu zuenez, gobernuak lekualdatze-itunak negoziatu behar zituen tribu guztiekin. Dancing Rabbit Creek eta Txoktawen arteko ituna ezarri zen lehen ituna izan zen; 7000 txoktaw Mississippin geratu ziren bitartean, 14 000 inguru Ibai Gorrian zehar lekualdatu ziren. Beste itun batzuk etorri ziren jarraian, New Echotako itun susmagarria Txerokiekin esaterako, zeina Malkoen Bidean amaitu baitzen.

Ondorioz, bost tribuak Indiar Lurralde berrira lekualdatu zituzten, egungo Oklahoman eta Kansasko zati batzuetara. Indiar batzuek lekualdatzeari ihes egin zioten, eta beste batzuk, berriz, beren jabetzako banakako lurretan bizi zirenak (eremu tribalen ordez), lekualdatzetik salbuetsita zeuden. Atzean geratu zirenak, azkenean, tribu-erakundeetan bildu ziren, Ekialdeko Txerokien Batasuna bezala, Ipar Karolinan sortua.

Seminolei iruzurraAldatu

1835ean, Seminolek uko egin zioten Florida uzteari, Bigarren Seminola Gerrara eramanez. Gerrako liderrik garrantzitsuena Osceola izan zen, Seminolak gidatu baitzituen lekualdatzearen aurkako borrokan. Floridako Evergladeetan ezkutatuz, Osceolak eta bere taldeak ezusteko erasoak erabili zituzten gudu askotan Estatu Batuetako Armada garaitzeko. 1837an, Osceola tregoa batean bakea negoziatzen ari zenean engainatu eta harrapatu zuten. Espetxean hil zen. Seminolatarrek borrokan jarraitu zuten. Batzuk Evergladeen barrualdera bidaiatu zuten, eta beste batzuk mendebaldera. Bigarren Seminola Gerra 1842an amaitu zen, eta AEB atera zen garaile.

Lekualdatzea iparraldeanAldatu

Aintzinako Ipar-Mendebaldean kokatzen ziren iparraldeko Indietako tribuak askoz txikiagoak ziren eta “Bost Tribu Zibilizatuak” (Chickasaw, Txoktaw, Creek, Seminola eta Txeroki) baino askoz zatituagoak zeuden. Horren ondorioz, tratatu eta emigrazioaren prozesua mailakatuagoa izan zen, ez hain sistematikoa. Shawneetako bandak, Ottawak, Potawatomiak, Sauk eta Fox bandek beraien artean itunak sinatu zituzten eta Indiar Lurraldera joan ziren. Baina 1832. urtean, Beltz Beltzek, Sauk tribuko buruzagiak, Illinoisera gidatu zituen Sauk eta Foxeko talde bat. Urte berean, Belatz Beltzaren Gerran, AEBko ejerzitoak eta Illinoisko armada talde batek Beltz Beltz eta bere armada garaitu zituen.

ErreferentziakAldatu

  1. Doval, Gregorio. (2009). Breve historia de los indios norteamericanos. Nowtilus ISBN 978-84-9763-585-1. PMC 320966085. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  2. «Los servicios públicos de empleo en Europa y en los Estados Unidos; La inspección de trabajo y Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos; El contencioso laboral en Europa y en los Estados Unidos; La gestión de la Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos; El contencioso de la Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos» Fundamentos de dereho comunitario y comparado, europeo y norteamericano, del Trabajo y de la Seguridad Social. 2 ED (Netbiblo): 53–112. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  3. Sheehan, Bernard W.. (1986-02-01). «francis paul prucha. The Great Father: The United States Government and the American Indians. In two volumes. Lincoln: University of Nebraska Press. 1984. Pp. xxxii, 608; 610–1302» The American Historical Review 91 (1): 178–179. doi:10.1086/ahr/91.1.178-a. ISSN 0002-8762. (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).
  4. Preston, Katherine K.. (2000-02). Reiff, Anthony, Jr. (11 May 1830?–06 October 1916), conductor, musical director, and composer. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  5. Sanford, Victoria. (2004-10). «COMMENTARY: Inter-American Court Condemns Guatemalan Government» Anthropology News 45 (7): 25–25. doi:10.1111/an.2004.45.7.25. ISSN 1541-6151. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  6. Jolly, R. D.; Thompson, K. G.; Winchester, B. G.. (1975). «Bovine mannosidosis--a model lysosomal storage disease» Birth Defects Original Article Series 11 (6): 273–278. ISSN 0547-6844. PMID 100. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  7. Laird, Donald A.. «People we like.» How to make people like you: Why we don't like people. (Blue Ribbon Books Inc.): 3–14. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  8. Perdue, Theda. (2003). "Mixed blood" Indians : racial construction in the early South. University of Georgia Press ISBN 0-8203-2453-1. PMC 49805922. (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).
  9. Farris, Scott. (2012). Almost president : the men who lost the race but changed the nation. Lyons Press ISBN 978-0-7627-6378-8. PMC 711046045. (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).
  10. «Statements from the Debate on Indian Removal» www.columbia.edu (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).
  11. Mosher, John. (2003-01). «Andrew Jackson and His Indian Wars» History: Reviews of New Books 32 (1): 9–9. doi:10.1080/03612759.2003.10527638. ISSN 0361-2759. (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  12. Narrative criminology : understanding stories of crime. 2015 ISBN 978-1-4798-9573-1. PMC 951102955. (Noiz kontsultatua: 2022-06-13).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu