Hegoaldeko Ibai Gorria

Ibai Gorria, Hegoaldeko Ibai Gorria edo Red River[1] Estatu Batuetako hegoaldeko ibaia da, izenaz ere ezaguna dena. 2.044 kilometro luze da eta 169.890 km2-ko ibai-arroa du. Ontziz ibil daiteke. Mexiko Berriko estatuko ekialdeko goi-ordokietan du iturburua (Llano Estacado) eta Texas eta Louisianako estatuak alderik alde igaro ondoren, Baton Rouge hiriraino heltzen da. Leku horretan bi adarretan banatzen da ibaia; Atchafalaya izeneko adarrak Mexikoko golkoan isurtzen du ura, eta Old River izeneko adarrak Mississippi ibaiarekin bat egiten du. North Fork Red River, Salt Fork Red River, Little River, Pease River, Sulphur River, Wichita River eta Washita River dira Red ibaiaren adar nagusiak.

Ibai Gorria / Red River
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera2.189 km
Geografia
Map
Koordenatuak31°01′10″N 91°44′52″W / 31.0193471°N 91.7478975°W / 31.0193471; -91.7478975
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Arkansas
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera233.000 km²
Arro hidrografikoaRed River drainage basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.900 m³/s
IturburuaPrairie Dog Town Fork Red River (en) Itzuli eta Buck Creek (en) Itzuli
Bokalea
()
Atchafalaya River (en) Itzuli
Artikulu hau Estatu Batuetako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibai Gorria (argipena)».

Bitxikeri gisa, 1948ko Howard Hawks zinema zuzendariaren Red River filmak ibai hau izendatzen du.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu