Osceola

politikari estatubatuarra

Osceola (Georgia, 1804 - Charleston, Hego Carolina, 1838ko urtarrilaren 30a) Estatu Batuetako indiar gidaria izan zen. 1832an seminola indiar buruzagi batzuek eta Estatu Batuetako gobernuak indiarrak Floridatik joatea hitzartu zuten, baina Osceolak, Georgiatik Floridara joanik, hitzarmen hura onartzen ez zuten indiar gazte batzuen gidatzaile bihurtu, eta haiekin batera, aurre egin zion Estatu Batuetako gudarosteari. 1837an, indiar buruzagi batzuekin batera, bakez joan zen Jesup T. S. jeneralarekin hitz egitera, baina honek atxilo hartu eta Charlestoneko «Moultrie Fort» gotorlekuan sartu zuen preso. Hantxe hil zen.

Osceola
Osceola.jpg
tribu-buruzagi

Bizitza
Jaiotza Georgia (AEB), 1804
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Seminola
Heriotza Florida1838ko urtarrilaren 20a (33/34 urte)
Hobiratze lekua Fort Moultrie (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: malaria
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria

ErreferentziakAldatu