Populazio-transferentzia

Populazio-transferentzia edo birkokatzea eskualde batetik bestera pertsona talde handi baten joan-etorria da; sarritan, Estatuaren politikak edo nazioarteko agintaritza batek inposatua eta, gehienetan, etnia edo erlijioaren arabera. Hala ere, kasu batzuetan ere garapen ekonomikoaren ondorioa dira ere. Erbesteratzea antzeko prozesua da; baina, kasu honetan, indarrez aplikatzen zaie norbanakoei eta taldeei.

Lebensraumaren hasiera, non Alemaniako nazien poloniarrak kanporatu zituen Erdialdeko Poloniatik.1939 inguru.

Askotan, kaltetutako biztanleria urruneko eskualde batera mugitzen da, non bere bizimodua oso egokia ez den, kalte handiak eraginez. Horrez gain, prozesuak ondasun higiezin guztiak eta –presaz egiten direnean– ondasun higigarrien kopuru handiak galtzea dakar.

Ezagutzen diren lehen populazio-transferentziak Antzinako Asiriakoak dira, K.a. XIII. mendean. Europako azken populazio-transferentzia garrantzitsuena, bestalde, 1999an gertatu zen, Kosovoko Gerran, non 800,000 albaniar etniko deportatuak izan ziren.[1] Historiako populazio-transferentziarik handiena Bigarren Mundu Gerraren ostean gertatutako alemaniarren ihesa eta kanporatzea izan zen, non 12 milioi pertsona baino gehiagok parte hartu zuten. Bestalde, Europako populazio-transferentzia handienetako batzuk Joseph Stalinen Sobietar Batasunaren politika etnikoei egotzi zaizkie. Garapen ekonomikoak eragindako azken adibiderik ezagunena Txinako Hiru Arroiletako presa eraikitzearen ondoriozkoa da.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo-estekak aldatu