Ireki menu nagusia

Gabriel María Inclán

Gabriel María Inclán Iribar (Barakaldo, Bizkaia, 1959) euskal mediku eta Euzko Alderdi Jeltzaleko politikaria da. Eusko Jaurlaritzaren osasun sailburua izan zen 1999tik 2009ra.

Gabriel María Inclán
Gabriel Maria Inklan euskal politikaria.jpg
Bizitza
Jaiotza Barakaldo, 1959 (59/60 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak medikua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

BiografiaAldatu

EHUn Kirurgia eta Medikuntzan lizentzia eta doktoreduna. Enpresen zuzendaritzan, Ospitaleko Kudeaketan eta Osasun Publikoan graduduna da. 10 urtez Barne Medikuntzan jardun zuen Gurutzetako eta Galdakaoko Ospitaletan. Honako kargu hauek bete ditu: Galdakaoko Ospitaleko kudeatzailea (1986-1988), Gurutzetako Ospitaleko mediku zuzendaria (1991-1997); Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendaria (1997), eta Osasun Plangintza eta Ebaluazioko zuzendaria (1999). 1989tik 1991ra, Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiako Idazkari Orokorra izan zen, eta 1994tik 1996ra, Espainiako Arteriosklerosi Elkarteko kidea. 1999tik 2009ra, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburu izan zen, bi legealditan zehar.


Aurrekoa
Iñaki Azkuna
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburua
1999-2009
Ondorengoa
Rafael Bengoa

ErreferentziakAldatu