Charles Péguy (Orléans, 1873ko urtarrilaren 7a - Villeroy, 1914ko irailaren 5a) frantses idazle eta filosofoa izan zen. Parisko École Normale Supérieure ikastetxean egin zituen ikasketak. Dreyfus kapitainaren alde atera zen Dreyfus aferan, eta sozialismoa bultzatu zuen biziki. 1900ean, Cahiers de la Quinzaine egunkari independentea sortu zuen, Alderdi Sozialistako kideekin izan zituen gorabeheren ondorioz. Frantsesen eta alemaniarren artean borroka pizteko mehatxuak eragina izan zuen Peguyren abertzaletasunean, eta Maurice Barrèsen nazionalismorantz hurbildu zen; aldi berean, Maritain eta Bergson filosofoen eragina izan zuen. Hala, ikasle-garaian galdutako fedea berreskuratu zuen 1908an. Marneko guduan hil zen, Lehen Mundu Gerran, 1914ko irailaren 5ean, gudua hasi eta handik gutxira. De Jean Coste (1902), Notre patrie (1905, Gure sorterria), Victor-Marie, comte Hugo (1911), Argent (1913, Dirua), Note sur M. Bergson et la philosophie bergsonienne (1914, M. Bergson eta filosofia bergsoniarrari buruzko oharra) dira prosaz idatzitako obra nagusiak; Mystère de la charité de Jeanne d´Arc (1910, Joana Arc-ekoaren karitatearen misterioa), Le Porche du mystère de la deuxième vertu (1911, Bigarren bertutearen misterioaren atea), La Tapisserie de Notre-Dame (1913, Ama Birjinaren tapizeria), Eve (1913, Eba) dira aipagarrienak poesian.

Charles Péguy

(1908)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles-Pierre Péguy
JaiotzaOrléans1873ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaLe Plessis-l'Évêque1914ko irailaren 5a (41 urte)
Hobiratze lekuaGrande Tombe de Villeroy (Chauconin-Neufmontiers) (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Charlotte Péguy (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Lycée Lakanal (en) Itzuli
Collège Sainte-Barbe (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, saiakeragilea, kazetaria, filosofoa, antzerkigilea, militarra eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak
Mugimenduafilosofia politikoa
Pertsonalismoa
Izengoitia(k)Pierre Deloire eta Pierre Baudouin
Zerbitzu militarra
Graduateniente
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

charlespeguy.fr
IMDB: nm6772473 iTunes: 390567343 Musicbrainz: a7bf17bd-8fbd-4b45-b40c-9f0abbefe899 Discogs: 1445377 IMSLP: Category:Péguy,_Charles Find a Grave: 7137 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Péguy