Gottlob Frege (Wismar, 1848ko azaroaren 8a - Bad Kleinen, 1925eko uztailaren 26a) alemaniar matematikaria eta filosofoa izan zen.

Gottlob Frege

(1879)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFriedrich Ludwig Gottlob Frege
JaiotzaWismar1848ko azaroaren 8a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBad Kleinen (en) Itzuli1925eko uztailaren 26a (76 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Margarete Katharina Sophia Anna Lieseberg (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJenako Unibertsitatea
(1869 - 1871)
Göttingengo Unibertsitatea
(1871 - 1874)
Hezkuntza-mailaDoktoretza
habilitation (en) Itzuli
Tesi zuzendariaErnst Christian Julius Schering (en) Itzuli
Alfred Clebsch (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Ernst Abbe (en) Itzuli
Ernst Christian Julius Schering (en) Itzuli
Wilhelm Eduard Weber
Jarduerak
Jardueraklogikaria, analytic philosopher (en) Itzuli, philosopher of language (en) Itzuli, unibertsitateko irakaslea eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Jenako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakBernard Bolzano
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

Biografia aldatu

Matematikarentzat benetako metodo zientifikoa aurkitu nahi izan zuen, eta logika goitik behera eraberritu zuen. Fregek logika matematiko modernoaren oinarriak, zenbaki kardinalaren lehen definizioa eta multzoen teoriaren hastapenak ezarri zituen. Hizkuntza arrunta matematiketarako egokia ez zela ikusirik, hizkuntza sinboliko bat moldatu zuen.

Proposizioen kalkuluak egiteko eta proposizioen barne-egitura aztertzeko aukera eman zion hizkuntza berri horrek, eta sistema deduktiboa erabili zuen horretarako. Haren lan ezagunena matematikaren hizkuntza berritu zuena da: Begriffsschrift, eine der arithmetischen nachgebildete Formelsprache des reinen Denkens (1879, Pentsamendu garbiaren aritmetikako hizkuntza formalaren kontzeptuen bilduma). Funtzioa ez zuen subjektuen eta predikatuen arabera aztertu, proposatutako funtzioen arabera (aldagai bat edo gehiago dituen logikako adierazpena) eta argumentuaren (aldagai batez ordezkatua izan daitekeen funtzio logiko bateko gai mugatua) arabera baizik. Logikari buruzko ikerketen bidez, semantikari ateak ireki zizkion; zentzuaren (Sinn) eta erreferentziaren (Bedeutung) arteko desberdintasuna egin zuen, eta logikaren eta metalogikaren, eta hizkuntzaren eta metahizkuntzaren arteko aldea adierazi zuen. Fregeren lanei ez zitzaien merezi zuten garrantzia eman bere garaian, baina eragin handia izan zuten gerora Russell, Wittgenstein, Carnap, Hilbert eta beste askoren lanetan. Orobat, Fregek idatzitakoak dira: Die Grundlagen der Arithmetik (1884, Aritmetikaren oinarriak) eta Grundgesetze der Arithmetik (1893, Aritmetikaren oinarrizko legeak).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gottlob Frege