Globulu gorri

Hemoglobinatik kolore gorria hartzen duen odoleko zelula. Bi aldeetatik ahur den disko gorrixka da, 7 mikroi inguruko diametrokoa. Hemoglobina du bere barnean lipido-mintzez inguraturik.

Globulu gorria, hematiea edo eritrozitoa odolaren hiru zelula motakoetako bat da, leukozito eta plaketekin batera.

Globulu gorri
Red blood cells.svg
Xehetasunak
Honen parte odola
Identifikadoreak
Latinez Erythrocytus
MeSH A11.443.240 eta A15.145.229.334 A11.118.290, A11.443.240 eta A15.145.229.334
TH H2.00.04.1.01001
FMA 62845
Terminologia anatomikoa

6–8 µm-ko diametroa daukate. Gizakiengan, kopuru normala 4-6 milioi/mm3 da.

Eritrozitoen zereginik garrantzitsuena oxigenoaren garraioan datza. Oxigenoa eritrozitoek duten hemoglobina izeneko molekula bati lotzen zaio. Hemoglobina hori gorri koloreko pigmentoa da, eritrozitoei eta odolari kolore gorria ematen diona.

Giza eritrozitoek ez dute nukleorik, beste ugaztunen antzera. Anfibioen eta hegaztien eritrozitoak, berriz, nukleodunak dira.

Eritrozitoak etengabe sortzen dira hezurretako hezur-muinean (2 milioi inguru/segundoko), eritropoiesiaren bidez.

Euren gabeziak anemia dakar eta gehiegizko kopuruak eritrozitosia (edo polizitemia).

1658an Jan Swammerdam herbeheretarrak deskribatu zituen zelula hauek lehen aldiz, mikroskopioaren bidez.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.