Hemolisia eritrozitoen (globulu gorri edo hematien) deusezte ekintza da. Eritrozitoak ez du ez nukleo, ez organulurik, eta beraz, degradatzen denean hemoglobina irteten da likido estrazelularrera.

Hemolisia agertzen duten odol zelulak eskuineko saio hodian eta hemolisirik gabeak ezkerrekoan eta erdikoan.

Hemolisiaren gorputzaren barnean gertatzen denean, anemia ager daiteke. Gorputzetik kanpo gertatzen denean ordea, proba biokimikoen emaitzak alda ditzake. Hau zelularen barnean potasio kontzentrazioa handiagoa delako gertatzen da eta eritrozitoak deuseztean potasio hau kanpora ateratzen da proben emaitzak aldatu eta baliogabetuz.

In vitro ematen den hemolisi honen arrazoi nagusienak odol-ateratzean dute oinarria: aspirazio indartsuegia, kutsatutako xiringen erabilera, antikoagulatzaileen proportzio desegokia... Lortutako odol lagina denbora luzean gordetzea analisiak egin aurretik, hemolisia agertzearen arrazoia izan daiteke baita ere.

Estreptokokoek burututako hemolisia, ezkerretik eskuinera: alfa, beta eta gamma hemolisiak.

Zenbait mikrobio patogenok, esaterako estreptokokoek, odol-agarra duten petri kutxatiletan eritrozitoen hemolisia burutzeko gaitasuna dute. Hemolisi hau mota desberdinetakoa izan daiteke:

  • Alfa hemolisia. Bakterio kolonien inguruan halo berde bat agertzen da, eritrozitoen hemoglobina eta metahemoglobinaren oxidazioaren emaitza da.
  • Beta hemolisia. Bakterio kolonien inguruan halo argi bat agertzen da, eritrozitoen hemolisi osoaren ondorioz.
  • Gamma hemolisia. Ez da odolaren dekoloraziorik ikusten.

Kanpo estekak

aldatu