Burdina ezinbesteko elementua da hemoglobina molekula sortu ahal izateko. Jakina denez, hemoglobina -era berean- eritrozitoen molekula nagusia da, globulu gorrien pisu lehorraren %90a hemoglobinari baitagokio. Burdinaren ezean, hemoglobina eta eritrozitoen ekoizpena ezin da zuzen osatu.
Globulu gorriak hiltzen direnean barruko hemoglobina askatzen da, eta ehunetan dauden makrofagoek hemoglobina hori hartzen dute, bilirrubinan eraldatuz. Bilirrubina hori behazunarekin batera kanporatzen da, eta hemoglobinaren burdina berriz erabiltzen da hezur-muinean hemoglobina berria ekoiztu ahal izateko [1].
Odol-analisi batean asaldura hau erraz detektatzen da: odolean burdin eta ferritina gutxi dago, globulu gorriak ohi baino txikiagoak dira eta hematokritoa ere ez-ohikoa izaten da.
Burdinaren gabeziaren atzean hainbat alderdi edo faktore egon daitezke: