Anemia pernizioso

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Anemia perniziosoa gaixotasun larri, kroniko eta progresiboa da, B12 bitamina xurgatzeko ezintasuna ezaugarri duena.[1] Bitamina horren gabeziak globulu gorrien eraketa -hots, eritropoiesia- eragozten du, eta anemiaren ohiko sintomak agertzen dira.

Anemia pernizioso
Deskribapena
Motadeficiency anemia (en) Itzuli, nutritional deficiency disease (en) Itzuli
vitamin B12 deficiency anemia (en) Itzuli
Espezialitateahematologia
Arrazoia(k)vitamin B12 deficiency (en) Itzuli
Honen izena daramaThomas Addison
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakHidroxokobalamina eta B12 bitamina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKD51.0
GNS-9-MK281.0
OMIM170900
DiseasesDB9870
MedlinePlus000569
eMedicine000569
MeSHD000752
Disease Ontology IDDOID:13381

B12 bitamina (kobalamina ere deitua) heste meharrean xurgatzen da, eta funtsezko zeregina burutzen du eritrozitoen sorrera prozesuan. Xurgapen hori gerta dadin beharrezkoa da urdailak ekoizten duen F faktorea edo faktore intrintsekoa (antza, faktore horrek B12 bitaminaren pinozitosia errazten du). Faktorerik ezean hartutako kobalamina ez da xurgatzen eta ez da odolera eta hezur-muinera iristen, anemia kaltegarria agertuz.

Gaixotasun autoimmune honen ondorioz organismoak faktore intrintseko sortzen duten urdailaren zelulen aurkako antigorputzak ekoizten ditu, atrofia gastrikoa eraginez eta faktore intrintsekoaren sorrera inhibituz.

Anemia perniziosoa beste gaitz autoimmuneekin batera ager daiteke, besteak beste diabetes mellitus 1, Addisonen gaixotasuna, Crohn gaitza, miastenia gravis, Hashimotoren tiroditisa, etab.

Gaitzak eritrozitoen kopurua asko jaisten du. Eritrozitoak, bestalde, handitu egiten dira. Leukozito eta plaketen kopurua ere txikitu egiten da. Honen guztiaren ondorioz honako sintoma hauek agertzen dira: nekea, zurbiltasuna, arnasa hartzeko arazoak, beherakoak, odoljarioak eta hainbat kalte neurologiko.

Tratamenduari dagokionez B12 bitamina hartu behar da, injekzioaren bidez. Aho bidezko hartualdia ez da egokia, bitamina heste meharrean xurgatzen ez delako.

ErreferentziakAldatu

  1. Anemia pernizioso. Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa", Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0, zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-7-1).

Kanpo estekakAldatu