Girona Futbol Club, S.A.D. futbol talde katalana da, 1930ean Girona hirian sortutakoa. Gaur egun, 2021/2022 denboraldian igo ondoren, Espainiako Ligako Lehen Mailan jokatzen du.

Girona Futbol Club
Anthem of Girona Futbol Club (en) Itzuli
Girona m'enamora (en) Itzuli
Datuak
Motafutbol-kluba eta kirol talde profesionala
HerrialdeaEspainia
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila, Espainiako futbol ligako lehen maila eta Espainiako futbol ligako bigarren maila
EstadioaMontilivi estadioaGirona
41°57′41″N 2°49′43″E / 41.9614°N 2.8286°E / 41.9614; 2.8286
 13.500
Agintea
EntrenatzaileaMiguel Ángel Sánchez Muñoz (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaCity Football Group (en) Itzuli
Historia
Sorrera1930
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: gironafc Twitter: GironaFC Instagram: gironafc Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Futbola XX mende hasieran iritsi zen Gironara eta lehenengo taldea Strong Esport historikoa izan zen. 20. hamarkadan CE Gironí eta Unió Esportiva Girona sortu ziren baina bigarren hau ekonomia arazoengatik desagertzean talde indartsu bakarra eratzea erabaki zen eta 1930an Girona Futbol Club sortu zen. 1936an Bigarren mailara igo zen.

Gerra Zibilaren ondoren bigarren eta hirugarren mailen artean aritu zen baina 1959 eta 1977 artean hirugarren mailatik igo ezinik ibili zen.

Lehen mailarako igoera aldatu

2007-08 denboraldian Raül Agné entrenatzailearen eskutik bigarren mailara itzultzea lortu zuen eta 2013an lehen mailara igotzeko play-offak jokatu zituen, ez zuen ordea bere helburua lortu. Hurrengo denboraldia kaskarragoa izan zen eta azken partidararte itxaron behar izan zuen salbazioa lortzeko.

2014-15 denboraldia goiko postuetan ibili zen, sailkapen buru ere bai hainbat jardunalditan. Azken partida etxean zuen, baina Lugok luzapenean sarturiko golaren erruz bigarren postua galdu eta play-offa jokatzea egokitu zitzaion. Zaragozaren aurka izan zuen lehen kanporaketa, eta Romaredan 0-3 irabazita kataluniarrak pozik ziren arren etxean 1-4 galdu eta igoerarik gabe gelditu ziren. 2015-16 denboraldian laugarren egin ondoren berriz jokatu zituen play-offak baina finalean ezin izan zuen Osasuna garaitu. Azkenik 2016-17 denboraldian lortu zuen igotzea, Ligan bigarren egin ondoren. Debuta egin zuen urtean maila ona erakutsi zuen, urtean zehar Europako postuetatik gertu ibili zen, eta azkenean 10. amaitu zuen. 2018-19 denboraldia ere txukun hasi zuen eta Errege Kopako final laurdenetara iritsi zen, baina bigarren itzulia oso txarra egin eta azken jardunaldian maila galdu zuen.

2020an Ligan bosgarren egin eta igoera play-offak jokatu zituen. Finalean Elx CF izan zuen aurkari. Joanekoan 0-0 egin ondoren itzulerakoan alacantarrek 96. minutuan sarturiko gol bakarraren erruz saririk gabe gelditu zen. 2022an azken jardunaldin lortu zuen play-offetara sailkatzea eta lehenengo Eibar eta ondoren Tenerife kanporatuta Lehen mailara itzuli zen.

Uniformea aldatu

Historikoa aldatu

     
 
 
 
1930
     
 
 
 
1951
     
 
 
 
1970
     
 
 
 
1977-2010
     
 
 
 
2011-tik

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023
     
 
 
 
2023-2024

Datuak aldatu

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 4
  • Denboraldiak 2. mailan: 24
  • Denboraldiak 2. B mailan: 13
  • Denboraldiak 3. mailan: 44
  • Ligako posturik onena: 3.a Bigarren mailan (2014-15)

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea # Maila Postua Errege Kopa
2004-05 3 Bigarren B maila 17.a 1/32
2005-06 4 Hirugarren Maila 1.a -
2006-07 4 Hirugarren Maila 2.a 1. itzulia
2007-08 3 Bigarren B maila 1.a -
2008-09 2 Bigarren maila 16.a 3. itzulia
2009-10 2 Bigarren maila 14.a 3. itzulia
2010-11 2 Bigarren maila 11.a 2. itzulia
2011-12 2 Bigarren maila 15.a 2. itzulia
2012-13 2 Bigarren maila 4.a 2. itzulia
2013-14 2 Bigarren maila 16.a 1/32
2014-15 2 Bigarren maila 3.a 3. itzulia
2015-16 2 Bigarren maila 4.a 2. itzulia
2016-17 2 Bigarren maila 2.a (igo) 2. itzulia
2017-18 1 Lehen maila 10.a 1/16
2018-19 1 Lehen maila 18.a (jeitsi) 1/4
2019-20 2 Bigarren maila 5.a 1/16
2020-21 2 Bigarren maila 5.a 1/8
2021-22 2 Bigarren maila 6.a (igo) 1/8
2022-23 1 Lehen maila 10.a 2. itzulia
2023-24 1 Lehen maila 1/4

2023/2024 Taldea aldatu

2023ko abuztuaren 28an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Juan Carlos
2   ATZ Bernardo Espinosa
3   ATZ Miguel Gutiérrez
4   ATZ Arnau Martínez
5   ATZ David López
6   ERD Ibrahima Kébé
7   AUR Cristhian Stuani (kapitaina)
8   AUR Viktor Tsygankov
9   AUR Artem Dovbyk
11   ERD Valery Fernández
12   AUR Toni Villa
13   ATE Paulo Gazzaniga
14   ERD Aleix García
Zbk. Postua Jokalaria
15   ATZ Juanpe
16   AUR Sávio (Troyesetik utzita)
17   ATZ Daley Blind
18   ERD Pablo Torre (Bartzelonatik utzita)
20   ATZ Yan Couto (Manchester Citytik utzita)
21   ERD Yangel Herrera
22   ATZ Santi Bueno
23   ERD Iván Martín
24   ERD Borja García
25   ATZ Alexander Callens
26   ATE Toni Fuidias
-   ATZ Eric Monjonell

Irabazitako txapelketak aldatu

bigarrena 2017-18 denboraldian.

2007-08

Kanpo estekak aldatu

2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak  
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal