George Raymond Richard Martin (Bayonne, New Jersey, 1948ko irailaren 20a), George R.R. Martin izenaz ezaguna, literatura fantastikoa, zientzia fikzioa eta terrorea landu dituen estatubatuar idazle eta gidoilaria da, A Song of Ice and Fire eleberri-sailaz ezagun egin dena.

George R. R. Martin

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorge Raymond Martin
JaiotzaBayonne1948ko irailaren 20a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSanta Fe
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaNorthwestern Unibertsitatea gradu, master : kazetaritza
Medill School of Journalism (en) Itzuli
Marist High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, idazlea, telebista-ekoizlea, eleberrigilea, antzerkigilea, blogaria, zientzia-fikzio idazlea, prosalaria, editore-laguntzailea eta zinema ekoizlea
Enplegatzailea(k)Clarke University (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakWilliam Faulkner, J. R. R. Tolkien, Stan Lee, Tad Williams (mul) Itzuli, William Shakespeare eta Howard Phillips Lovecraft
Genero artistikoaFantasia epikoa
fantasia
zientzia-fikzioa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

georgerrmartin.com
IMDB: nm0552333 TV.com: people/george-r-r-martin
Facebook: georgerrmartinofficial Twitter: GRRMspeaking iTunes: 2067983 Musicbrainz: b71fd9a0-6432-494c-9f01-14a716bdca2e Discogs: 3694933 Allmusic: mn0002952113 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Langile familia batean jaioa, George R. R. Martin hiru anaien artean zaharrena da. Aita, zamaketaria, jatorri italiar-germanokoa zuen; amak, berriz, arbaso irlandarrak zituen. Haurtzaroan jada irakurketan interesa agertu zuen eta kontaketak idazten hasi zen goiz oso.

Kazetaritza ikasi zuen Northwestern Unibertsitatean (Evanston, Illinois), non 1971n graduatu zen. Ikasketak amaitzean ordezko zerbitzu soziala burutu zuen Vietnameko gerraren aurka azaldu ostean. Urte horietan zenbait xake txapelketa antolatu zituen eta bi urtez kazetaritza irakasle gisa lan egin zuen Dubuqueko Clarke insitutuan (Iowa), 1978rarte.

Martin fikzio lan laburren autore emankorra izan zen hirurogeita hamarreko hamarkadan eta bere obrak hainbat Hugo eta Nebula sari jaso zituen. Hamarkada honen amaieran bere lehen nobelak argitaratzen hasi zen; horietan lehena (Dying of the Light, 1977) bere lanik ospetsuenetako bat bilakatu da. Liburu honen arrakastak huts-hutsean literaturari ekiteko bidea eman zion. Bere lanetan zientzia fikzioa, fantasia eta terrorea nahastu ditu.

Ezkontza labur baten ostean, idazteaz gain Hollywooden lanean hasi zen, bere laugarren nobelaren porrotak bultzatuta (The Armageddon Rag, 1983). Laurogei eta laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran hainbat telesaren gidolari gisa egin zuen lan (The Twilight Zone, 1986 eta The Beauty and the Beast, 1987, besteak beste) eta Wild Cards, Bigarren Gerrate Mundialaren historia alternatibo antologiaren editore ere izan zen. 1987an Tuf Voyaging argitaratu uen, zientzia fikzio kontaketa bilduma bat, bere lehen etapako lanik garrantzitsuenetako bat kontsideratua.

1996an Martinek Hollywood utzi, Santa Fera (Mexiko Berria) erretiratu eta literatra mundura itzuli zen, A Game of Thrones nobelaz A Song of Ice and Fire bildumari hasiera emateko. Azken serie honek arrakasta eta ospe handia eman dio.

Bitxikeriak

aldatu

Izotz eta suaren abestiaz aparte beste liburu gehiago idatzi dituː Hala ere, munduaren zati batek 'Izotz eta suaren abestia' liburu dendak kopiatzen hasi zenean ezagutu zuen, eta gainontzekoa obra hau HBOn egokitu zenean. Martinen idazle gisa egindako ibilbidea ondo aitortua izan da beti. 1980an bi Hugo sari lortu zituen, bai kontakizun labur onenarena 'The Way of Cross and Dragon' lanagatik, bai eleberri onenarena 'Sandkings' lanagatik.

Bete pertsonairik gogokoenaː Urte askoan zehar, 'Juego de Tronos' saioko istorioen irakurleek eta ikusleek telesaileko edo liburuetako kapitulu eta atal bakoitzarekin sufritu dute, pertsonaia gogokoenak beste astebetez bizirik irautea lor zezan desiratuz. 2011n, Comic Con de San Diegon, Martinek bere pertsonaiarik gogokoena beti Tyrion Lannister izan zela adierazi zuen.

Bere betiko etxean bizi daː Martin errutinazko eta ohiturazko gizona da (jende askok alferra izatea leporatzen dion arren), 1970ean bizi zen etxe berean bizitzen jarraitzen du idazleak. Lorategia aurrean eta atzean duen etxe polit bat Santa Fen, Mexiko Berrian. Bitxikeria gisa, bere bizilagunaren etxea erosi zuen idazleak, bere bulego eta liburu denda pertsonal bihurtzeko.

Beti leporatu izan zaio oso idazle geldoa izatea, beharbada bere idatzi guztiak WordStar 4.0 erabiliz bi Word prozesadore batekin idazten dituelako, 1987ko programa batean. Baina Martinek estrategia bat du jarraitzaileek gehiegi presiona ez diezaioten, egiten duten bakoitzean mehatxu egiten baitu pertsonaia maiteenetako bat hiltzearekin.

"Bakar bat ere ez da bizirik egongo azken liburuan. Izan ere, guztiak hiltzen dira bosgarren liburuan. Seigarren liburua 1.000 orrialde besterik ez da izango, elurra hilobien gainean nola erortzen den", zioen idazleak txantxetan.

Feminista daː Kazetari batek George R. R. Martini bere pertsonaia femeninoez galdetu zionean, eta zergatik ziren hain indibidualistak eta errealistak, idazleak lezio bat ondo ematen duen erantzun handi bat eman zuen: "Nondik datorkiola uste duzu?", galdetzen zuen elkarrizketatzaileak... "Tira, emakumeez pentsatzen dudan guztietan, pertsonatzat hartzen ditut".

Bibliografia

aldatu

Nobelak

aldatu
  • Dying of the Light, 1977.
  • Windhaven, 1981, Lisa Tuttlerekin batera idatzia.
  • Fevre Dream, 1982.
  • The Armageddon Rag, 1983.
  • Tuf Voyaging, 1986.
  • Hunter's Run, 2007, 2004an Gardner Dozois eta Daniel Abrahamekin idatzitako Shadow Twin nobela laburraren bertsio zabaldua.

A Song of Ice and Fire seriea

aldatu
  • A Game of Thrones, 1996.
  • A Clash of Kings, 1998.
  • A Storm of Swords, 2000.
  • A Feast for Crows, 2005.
  • A Dance with Dragons, 2011.
  • The Winds of Winter (artean argitaratu gabea).
  • A Dream of Spring (bildumako azken lana, artean argitaratu gabea).

Nobela laburrak

aldatu
  • Dunk and Egg Tales, 1998.
  • The Hedge knight, 1998.
  • The Sworn Sword, 2003.
  • The Mystery Knight, 2010.

Bildumak

aldatu
  • A Song for Lya, 1976.
  • Songs of Stars and Shadows, 1977.
  • Sandkings, 1981.
  • Songs the Dead Men Sing, 1983.
  • Nightflyers, 1985.
  • Portraits of His Children, 1987.
  • Quartet, 2001.
  • GRR Martin: a RRetrospective, 2003.

Antologiak

aldatu

Bere kontaketak antologia ugaritan argitaratuak izan dira, Legends I eta Legends II bildumetan, esaterako.

Sariak

aldatu
  • 1975: Hugo Saria nobela labur onenari, A Song for Lya.
  • 1976: Locus Saria nobela labur onenari, The Storms of Windhaven (Lisa Tuttlerekin idatzia).
  • 1977: Locus Saria autore baten bilduma onenari, A Song for Lya.
  • 1980: Hugo Saria kontaketa onenari, Sandkings.
  • 1980: Hugo Saria kontaketa labur onenari, The Way of Cross and Dragon.
  • 1980: Locus Sariakontaketa onenari, Sandkings.
  • 1980: Locus Saria kontaketa labur onenari, The Way of Cross and Dragon.
  • 1980: Nebula Saria kontaketa onenari, Sandkings.
  • 1981: Locus Saria nobela labur onenari, Nightflyers.
  • 1981: AnLab nobela labur onenari, Nightflyers.
  • 1981: AnLab serie onenari, One-wing (Lisa Tuttlerekin idatzia).
  • 1982: Locus saria kontaketa onenari, Guardians.
  • 1982: Locus saria autore baten bidluma onenari, Sandkings.
  • 1983: Seiun Saria atzerriko istorio labur onenari, Nightflyers.
  • 1984: Balrog nobela onenari, The Armageddon Rag.
  • 1984: Locus Saria kontaketa onenari, The Monkey Treatment.
  • 1986: AnLab nobela labur onenari, Loaves and Fishes.
  • 1986: Nebula Saria kontaketa onenari, Portrait of his Children.
  • 1986: Science Fiction Chronicle saria kontaketa onenari, Portrait of his Children.
  • 1988: Bram Stoker Saria kontaketa onenari, The Pear-shaped Man.
  • 1989: World Fantasy saria kontaketa labur onenari, The Skintrade.
  • 1997: Hugo Saria eleberri labur onenari, Blood of the Dragon.
  • 1997: Locus Saria fantasia nobela onenari, A Game of Thrones.
  • 1999: Locus Saria fantasia nobela onenari, A Clash of Kings.
  • 2002: Geffen saria fantasia liburu onenari, A Storm of Swords.
  • 2003: Locus Saria fantasia nobela onenari, A Storm of Swords.
  • 2003: Ignotus Saria atzerriko nobela onenari, A Game of Thrones.
  • 2004: Skylark Saria bere zientzia-fikziozko lanei.
  • 2004: Ignotus Saria atzerriko nobela onenari, A Clash of Kings.
  • 2004: Ignotus Saria atzerriko kontaketa labur onenari, The Ice Dragon.
  • 2005: Ignotus Saria atzerriko kontaketa labur onenari, Path of the Dragon.
  • 2006: Ignotus Saria A Storm of Swords nobelari.
  • 2012: Locus Saria fantasia nobela onenari, A Dance with Dragons.

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George R. R. Martin  
Ingelesez