Gene Yurre

euskal dantzari profesionala (1928-2008)

Eugenio Yurre edo Gene Yurre (Donostia, Gipuzkoa, 1928ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko urriaren 15a) dantzari profesionala eta koreografoa izan zen, Kresala dantza taldeko sortzaile eta dantza-maisua.[1][2][3] Kresala dantza-taldeko eta Euskal Dantzarien Biltzarreko sortzaileetako bat izan zen.[4]

Gene Yurre

Bizitza
JaiotzaDonostia1928ko ekainaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2008ko urriaren 15a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, koreografoa eta ballet dantzaria
Enplegatzailea(k)Théâtre du Châtelet
Holandako Ballet Nazionala
Ecole de Danse de l'Opera de Paris
École supérieure de danse de Cannes Rosella Hightower
Flandriako Errege Balleta
Marigny Antzokia
Eliseo Zelaien Antzerkia (Paris)
Irina Grjebina
Lan nabarmenak

Ibilbidea aldatu

Txikitatik maite zuen dantza. Hamar urte artean ez zituela Gerra zibilean Akitaniara eta Normandiara erbesteratu behar izan zen familia utzita.

Heziketa aldatu

Parisen hazi eta prestatu zen, eta hantxe hasi zen bere dantza karrera oparoa. Pariseko kontserbatorioan hasi zen ballet egiten, eta Europa erdialdeko pedagogo ezagunekin dantza- nahiz mimo-ikasketak zabaldu eta osatu zituen. Gaztaroan, denboraldi laburrak igaro zituen jaioterrian, Schola eta Oinkari taldeetan, momentu zehatzetan Biarritzeko Oldarra nahiz Etorki taldeetan ere lanean jardun zuen.

Soldadutzara joan aurretik, hainbat emanalditan hartu zuen parte Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Mariemma dantzari ezagunari euskal dantzak erakutsi zizkion antzoki horretan bertan, hiru egunez. Ordainetan, Mariemmak berarekin dantzari profesional bihurtzeko gonbidapena egin zion hiru egunez irakasle izandakoari.[1]

Soldadutzatik Donostiara itzulitakoan, Yurrek Filipe Oihanburu ezagutu eta Etorki taldean sartu zen. Bere eskutik sartu ziren Etorkin Polentzi Gezala, Nekane Lasarte kantaria eta Josefa Urrutikoetxea Scholako dantzaria. Beraz, ondorengo urteetan Polentzi Gezalaren bidaide izan zen.[1]

Dantzari profesionala munduan zehar (1948-1968) aldatu

Launay-ko gazteluko esperientziaren ondoren Parisa joan zenean, Jose Antonio Agirre lehendakariaren bidez lortu zuen pisua hiri horretan. Avenue Clever 47 Bis-en bizi izan zen; bera seigarrenean, eta Agirre lehendakaria bigarrenean. Astean hirutan euskal dantzak erakusten zituen Parisko Euskal Etxean. Hantxe ikusten zuen lehendakaria. [1]

Etorki taldea utzita, hogeita hamar urte zituela, bide berriak jorratzeari ekin zion dantzari donostiarrak: Luis Mariano kantariaren taldera bildu zen. Lau dantzari ziren Luis Marianoren operetako partaide: Yurrerekin batera, Jean Ospital, Joxe Mari Sorozabal eta Ramuntxo Iriart zuberotarra. Denetarik dantzatzen zuten. Marco Polo operetan, esate baterako, dantza txinatarrak egiten zituzten, banbu luze batzuez jolasak eginez.[1]

Bi urteko ibilbide hartan, goizean Chatelet antzokian entseatzen zuten. Eta, aldi berean, Gene Yurre Irina Grejebina ballet errusiarrean eta Les Ygrouchki (jostailu) kosako talde ukrainarrean aritu zen; lehenengoarekin Paris inguruan 1961etik eta bigarrenarekin Europa eta mundu osoan 1964tik. Les Ygrouchki taldea maila handikoa zen. Europaz gain, Mexikon edota New Yorken eskaini zituzten ikuskizunak. Ondo ordaintzen zioten Yurreri.[1]

1948an sinatu zuen bere lehenengo kontratua Parisen. Eta geroztik hainbat antzokitako ballet-konpainiatan aritu zen: Théâtre Du Châtelet, Théâtre Marigny eta Théâtre Des Champs Elysées.

Hainbat dantzari ezagunekin aritu izan zen: Mariemma, Carmen Amaya, Antonio Gades, Maurice Béjart, Zizi Jeanmarie, edota Roland Petit. Marcel Marceau mimo ospetsuarekin ere bai.

Dantza-maisu Euskal Herrian (1968-2008) aldatu

1968ko maiatzean, antzerki-ikasketak amaitzear zegoela, Euskal Herrira bueltatu zen, behin betiko, Kresala Euskal Dantza Konpainian Dantza-Maisu moduan lan egiteko. Konpainiaren irudia moldatzen saiatu zen, antzerkirako burutu zituen ekoizpen koreografikoen bidez, Iruleak (1972), Maskarada (1972) edo Ioiak (1983) bezalako obrak medio. Kresalan hamabi urte egin zituen Gene Yurrek. Horrez gain, hainbat eskolatan aritu zen dantza irakasten; baita akordeoiaz lagunduta, kaldereroak, San Sebastian martxa eta beste hainbat abesti ere.[1]

 
Milango katedralean

Kresalaren gerizpean emandako urteetan ikerketa eta koreografia lan handia egin zuen, euskal dantzak ballet klasikora hurbilduz; betiere, euskal dantzaren esentzia galdu gabe. Gene Yurre izan da euskal dantzak koreografiaren moldera hurbilarazi dituen koreografo nagusietakoa.[5]

1981ean, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Gidaria soinketa, dantza, erritmoa eta abestia lantzeko didaktika liburua argitaratu zuen Donostian; dantzarien formazio fisikorako metodoa. Hainbat urtez, Gorputz Hezkuntzako irakasle izan zen Donostiako Barandiaran Lizeoan. Eskola haietan kirol arloa baino gehiago, psikomotrizitatea lantzen zuen.[1]

Dantzari, dantzako maisu, ikertzaile eta koreografo arloez gain, sustatzaile ere izan zen Gene Yurre. Euskal Dantzarien Biltzarraren sortzaileetakoa izan zen eta, Euskal Dantzarien Biltzarra sortu zuten pertsonetariko bat izan zen, 1965ean eta 1976ean. Folklore ikertzaile ospetsu ziren Gaizka Barandiaran eta Iñaki Irigoien ere han ziren.[2][6] 1978an bertan antolatu zuten Iruñean Dantzari Egun arrakastatsua.

Segurako Euskadiko Txapelketa ere antolatu zuen 1977an Guillermo Areizaga Segurako alkatearen laguntzaz. Txapelketa horretan epaimahaikide izan zen hemeretzi urtez, 1977tik 1995era.[1][2]


Euskadiko Ballet Nazionala sortzeko eragilea aldatu

1981ean Kultura zuzendaria zen Imanol Olaizolarekin batera, Carlos Garaikoetxea Lehendakariari eta Ramon Labaien, kultura kontseilariari, Euskadiko lehenengo Ballet Nazionala sortzeko proposamen integrala sortzeko proiektua aurkeztu zien. Ballet-aren egoitza egonkorra Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egongo zen, eta proiektua, Amberes-eko Ballet Real de Flandes-aren eredu eta neurria hartuko zuen. Azkenik, Lakuak 1982an Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eratzearen alde egin zuen eta baztertu zuen ballet nazionalaren proiektua.

Lanak aldatu

Liburua aldatu

  • 1983an Gidaria liburu didaktikoa argitaratu zuen.[7] Eta Pas de Basque nahiz Saut de Basque ikerketa-proiektuak ere burutu zituen.

Koreografiak aldatu

  • Iruleak (1972),
  • Maskarada (1972)
  • Ioiak (1983)

Errekonozimenduak aldatu

  • irakasle gonbidatua izan zen ballet-konpania askotan: Belgikako Koninklijk Ballet, Holandako Het National Ballet, L'ecole de Danse de L'Opera de Paris eta Cannes-eko Centre de Danse International Rosella Hightower.
  • Espainiako estatu mailan ere koreografia sortzaileen artean erreferente nagusietako bat izan zen Gene Yurre. Arauak eman zituen egun dantza-saioak eszenatokian antolatzeko, beti ere, zentzu etiko, estetiko nahiz erreflexiboa kontutan izanik.

Gerrako umea aldatu

Gerra Zibila hasi zenean, zortzi urte zituela, gurasoek Amezketako amonarengana eraman zuten, amona eta Gene, biek, Bilbora ihes egin zezaten. Gurasoengandik bananduta eta Durangon eta Gernikan izandako bonbardaketa izugarriak ikusita, amonak merkataritza-ontzi batean sartu zuen umea estatutik atera behar zituzten beste haur ugarirekin batera. Lehendabizi Santanderrera eraman zituzten denak, eta handik Frantziara.[4][1] Gurasoak Euskal Herrian geratu ziren; ama Rosario Irureta Elizegi zen eta aita Salvador Yurre Galarza errepublikaren aldeko Larrañaga bataioan miliziano komunista zen; geroago Gironako fronterara joan zen errepublikarrekin.

Bordele inguruko Cadaujac herrira eraman zuten, eta sei hilabete igaro zituen hango gazteluan. Geroago, Behe Normandiako hiriburura lekualdatu zuten, Caen-era. Han, haurren babes-etxe batean bizi izan zen, eta hantxe Normandian dantza ikasten jarraitu zuen. Seme-alabarik gabeko senar-emazte batzuek adoptatu zuten, amona baina, beste etxe batean hartu zuten. Bi urtez bizi izan zen familia harekin, eta hura utzitakoan haien artean sortutako adiskidetasun estuari eutsi zion; izan ere, urtero joaten zitzaien bisitan, hil ziren arte.[1][4]

Geroago, Parisen erbesteratuta zegoen Eusko Jaurlaritza “gerrako umeak” erreklamatzen hasi zenean Parisko Château-Leon haur errefuxiatuen zentroan bildu zituen, erregimen irekian. Bigarren Mundu Gerran, alemaniarrek Paris bonbardatu zutenean, Gene Cadaujaceko gaztelura bidali zuten berriz, gainerako errefuxiatuekin, eta hango eskolan eutsi zien dantza ikasketei.[4]

Guztira, gerra-garaian 8 urtez ibili zen bakarrik gurasorik gabe 1936tik 1945era arte, ibilbide hau eginez: DonostiaBilboSantanderCadaujac (Bordele) - Caen (Normandia) - ParisCadaujac (Bordele) - Paris.

Gene Yurrek hogeita hamar urte zituela utzi zuten libre aita Aljeren. Eta, familia hogeita hiru urte bananduta egon ondoren, dantzariak Parisa deitu zituen gurasoak. Bost urte bizi izan ziren hirurak elkarrekin.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i j k l m n o Ugalde Ordoki, Juan Jose. (2014). «Polentzi Gezala» Issuu (Lezoko Udala) (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  2. a b c Aranzabal, Faustino. (2014). Gene Yurre bidegilea : dantzaren menturan, denboraren mugan 1928-2008. Kresala dantza taldea ISBN 978-84-936157-7-2. PMC 920314493. (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
  3. Arantzabal, Faustino. (2021). «Yurre, Gene - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  4. a b c d «Gene Yurre» Kresala Dantza Taldea - 50 urteurrena 2017-09-26 (Noiz kontsultatua: 2021-09-18).
  5. Ugalde Ordoki, Juan Jose. (2014). «Polentzi Gezala» Issuu (Lezoko Udala) (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  6. «Euskal Dantzarien Biltzarra : HISTORIA» Euskal Dantzarien Biltzarra (Noiz kontsultatua: 2017-07-21).
  7. Yurre, Gene. (1981). Gidaria : pedagogi metodoa : gimnasia, dantza, ritmo, abestia = método de pedagogía : gimnasia, danza, ritmo, canto / Gene Yurre. Elkar ISBN 84-85485-93-9. PMC 920154049. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  8. (Gaztelaniaz) «Gene Yurre» Sautdebasque (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu