Théâtre du Châtelet

antzokia Parisko lehen barrutian kokatua, Châteleteko plazan Frantzian.

 

Théâtre du Châtelet
Théâtre du Châtelet
MotaOpera antzokia
HiriaParis
HerrialdeaFrantzia
Eserlekuak2500
ArkitektoaGabriel Davioud
Irekiera data1862
AdministrazioaCity of Paris
Webguneachatelet-theatre.com
Théâtre du Châteleteko auditorioa, 2008

Théâtre du Châtelet (frantsesezko ahoskera: [teɑtʁ dy ʃɑtlɛ]) Parisko lehen barrutiko Châtelet plazan dagoen opera eta antzokia da.

Châtelet (gaztelu txiki) batean eraikiak izan ziren bi antzokietako bat da, bestea Théâtre de la Ville izanik. Haussmann baroiak eskatua, Gabriel Davioudek diseinatu zuen 1860 eta 1862 artean. Hasiera batean Théâtre Impérial du Châtelet deiturik, zenbait izen aldaketa eta birmoldaketa jasan ditu urteetan zehar. Gaur egun 2.500 eserleku dauzka.

Deskribapena aldatu

Antzokia Sena ibaiaren ertzetako kaien luzetara eraikitako bi antzoki bikietako bat da, Châtelet plazan (Place du Châtelet) bata bestearen parean kokatuta daudelarik. Bestea Théâtre de la Ville antzokia da. Kanpoko arkitektura funtsean paladiarra da, arkupeko sarrerez hornitua. Barrutik, ordea, antzokiaren diseinua nabarmenki ezberdina da. Plazaren erdian esfingez apaindutako iturri bat aurki daiteke, 1808an eraikia izan zena, Egiptoren aurka Napoleonek izandako garaipenaren oroigarri.

 
Antzokia 1875 inguruan

Kanpo estekak aldatu