Ireki menu nagusia

Zuhaitz nagusiakAldatu

Bioma honetan nagusi diren zuhaitz espezieak haritzak (Quercus spp., arteak eta erkametzak barne), pagoak (Fagus spp.), astigarrak (Acer spp.) eta urkiak (Betula spp.) dira. Baso misto deitzen zaio tarteka zuhaitz koniferoak ere ager daitezkeelako, hala nola pinuak (Pinus spp.) eta izeiak (Abies spp.). Zenbait tokitan koniferoen kopurua hostozabalena baino handiagoa izan daiteke.

 
Baso misto epela Yunnanen, Txinako hego-mendebaldea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hostozabalen baso misto epel