Ramsarko hitzarmena
Ramsarko hitzarmena edo Nazioarteko Garrantzidun Hezeguneei Buruzko Hitzarmena, bereziki Uretako Hegaztien Habitat Gisa Irango Ramsar hirian sinatu zen nazioarteko hitzarmena da, 1971ko otsailaren 2an sinatua eta 1975ean indarrean sartua. Xede nagusia, hezeguneen kontserbazioa eta erabilera arrazionala da, tokiko, eskualdeko eta nazioko ekintzen bidez eta nazioarteko laguntzari esker, mundu osoan garapen jasangarri bat lortzeko laguntza bezala.
Ramsarko hitzarmena | |
---|---|
Law identifier (en) | 昭和55年条約第28号 |
Mota | international environmental agreement (en) |
Honen izena darama | Ramsar (en) |
Data | 1971ko otsailaren 2a |
Indarrean sartze | 1975eko abenduaren 21a |
Kokaleku | Ramsar (en) |
Depositary (en) | UNESCOren Zuzendari Nagusia |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | txekiera |
Lan osoa eskuragarri | en.unesco.org… |
Webgune | ramsar.org |
2007an, mundu osoko 154 estatu batu ziren aipaturiko akordio honetara, 1401 hezegune babestuz, 146,4 milioi hektareako hedadura osoarekin, Ramsarko Nazioarteko Garrantzidun Hezeguneen zerrendan sartuak izateko izendatuak. Hiru urtetik behin, herrialde kideak, aurrerapenak ebaluatzeko eta ezagutzak eta esperientziak banatzeko biltzen dira.
Nazioarteko garrantzidun hezeguneen Ramsar zerrendan, 2000. urtean 1.200 toki zeuden (Ramsar tokiak), guztien artean, 1.119.000 kilometro karratuko hedadura hartzen zutelarik. Mota hauetako toki gehien zituen herrialdea, Erresuma Batua da, 169rekin; zerrendaturiko hezeguneen hedadurarik handiena hartzen zuen herrialdea, Kanada zen, 130.000 kilometro karratu baino gehiagorekin, Maud Erreginaren Golkoa barne, 62.800 kilometro karraturekin. 2014. urtearen amaieran, aldiz, 2.181 toki zeuden, 208.545.384 ha., 168 estatuetan.[1]
Hitzarmena sinatu duten herrialdeen zerrenda
aldatuAEB, Albania, Alemania, Aljeria, Argentina, Armenia, Australia, Austria, Azerbaijan, Bahamak, Bahrein, Bangladesh, Bielorrusia, Belgika, Belize, Benin, Boli Kosta, Bolivia, Bosnia-Herzegovina, Botswana, Brasil, Bulgaria, Burkina Faso, Burundi, Costa Rica, Dominikar Errepublika, Kanputxea, Kanada, Kolonbia, Komoreak, Kroazia, Kuba, Danimarka, Djibuti, Ekuador, Egipto, Ekuatore Ginea, El Salvador, Erresuma Batua, Errumania, Errusia, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Gabon, Gambia, Georgia, Ghana, Grezia, Guatemala, Ginea, Ginea-Bissau, Hegoafrika, Herbehereak, Honduras, Hungaria, Islandia, India, Indonesia, Iran, Irlanda, Italia, Jamaika, Japonia, Jordania, Kenya, Kirgizistan, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Letonia, Libano, Liberia, Libia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Madagaskar, Malawi, Malasia, Mali, Malta, Maroko, Mauritania, Maurizio, Mexiko, Moldavia, Monako, Mongolia, Namibia, Nepal, Nikaragua, Niger, Nigeria, Norvegia, Pakistan, Palau, Panama, Papua Ginea Berria, Paraguai, Peru, Polonia, Portugal, Santa Luzia, Senegal, Serbia eta Montenegro, SESB, Sierra Leona, Siria, Sri Lanka, Suedia, Suitza, Surinam, Tadjikistan, Tanzania, Thailandia, Togo, Trinidad eta Tobago, Tunisia, Turkia, Txad, Txile, Txina, Uganda, Ukraina, Uruguai, Uzbekistan, Venezuela, Vietnam, Zambia.
Ramsarko hitzarmenaz babestutako tokiak Euskal Herrian
aldatuZortzi dira:
- Mundaka-Gernikako itsasadarra, Urdaibai (1992an izendatua)
- Guardiako zingirak (1994)
- Arreo-Caicedo Yusoko aintzira eta Añanako Gatz Harana (1994)
- Las Cañas aintzira (1996)
- Pitillasko aintzira (1996)
- Txingudiko badia (2002)
- Salburuko hezegunea (2002)
- Ulibarri-Ganboako urtegiaren atzealdekoa (2009)
Ramsarko hitzarmenaz babestutako tokiak Espainian
aldatuEspainian, Ramsarko hitzarmenaren babesa duten tokiak, orotara, 73 dira. Guztien artean, 296.572 hektarea dituzte (2011ko ekainan).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Magdalena Bernuési egindako elkarrizketa, Txingudiko paduren albistegia, 57. zk., 2014. 2.or.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Zerrenda osoa
- Euskal Autonomia Erkidegoko Ramsar hezeguneei buruzko informazioa: Ramsar nazioarteko garrantziko hezeguneak Ingurumena.ejgv.euskadi.net