Giuseppe Ungaretti
Giuseppe Ungaretti (Alexandria, Egipto, 1888ko otsailaren 8a - Milan, 1970eko ekainaren 1a) italiar poeta izan zen. Ikasketak Frantzian egin zituen, eta Literaturako irakasle izan zen Brasilgo Sao Pauloko Unibertsitatean (1937). Popolo d´Italia eta Gazzetta del popolo egunkarietan idatzi zuen. Frantziako dekadentismoaren eragina (Rimbaud, Mallarmé, Valéry eta abarrena) nabari da haren obretan, eta haren ondorioz Italian sortu zen hermetismoaren aitzindaria izan zen. Obra nagusiak: Il porto sepolto (1916, Urperatutako Kaia); Allegria (1931, Poza Eduardo Gil Berak 1992an euskaratua); Sentimento del tempo (1933, Denboraren sendimendua); Il dolore (1947, Mina); La terra promessa (1950, Agindutako lurra); Un grido e paesaggi (1952, Oihu bat eta ikuspegi batzuk). Saiakera-bilduma bat Il deserto e dopo (Basamortua eta gero) egin zuen, halaber. Shakespeareren, Luis de Góngoraren, Stéphane Mallarméren eta William Blakeren obra batzuk italierara itzuli zituen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Ungaretti |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.