Ireki menu nagusia

Shanghai World Financial Center

Shanghai World Financial Center SWFC (txinera sinplifikatuz: 上海(秀仕)环球金融中心) Txinako Herri Errepublikako Shanghai hirian dagoen erabilera anitzeko etxe orratz bat da. Guztira 101 solairu dauzka eta 492 metroko altuera[1]. Dorrearen gorengo solairuetan Park Hyatt Shanghai hotela dago, guztira 174 logela eta suitekin. Horrez gain, 474 metroko garaieran, behatoki bat dago, eraikinaren goikaldeko zulo trapezoidalean.

Shanghai World Financial Center
Shanghai World Financial Center Far.jpg
Eraikina, 2012an.
Kokapena
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
HiriaShanghai
State-level new areas of the People's Republic of ChinaPudong Barrutia
Koordenatuak 31° 14′ 12″ N, 121° 30′ 10″ E / 31.236666666667°N,121.50277777778°E / 31.236666666667; 121.50277777778Koordenatuak: 31° 14′ 12″ N, 121° 30′ 10″ E / 31.236666666667°N,121.50277777778°E / 31.236666666667; 121.50277777778
Historia eta erabilera
Irekiera2008
Inaugurazioa2008ko abuztuaren 28a
Arkitektura
Arkitektoa Kohn Pedersen Fox Itzuli
Eraikitzailea China State Construction Engineering Corporation Itzuli
Egitura ingeniaritza Leslie E. Robertson Associates Itzuli
Estiloa neo-futurism Itzuli
Garaiera 492 m
494 m
487,4 m
Solairuak 101
Lurrazpian 3
Igogailuak 91
Webgunea http://swfc-shanghai.com/ swfc-shanghai.com
Kontaktua
Helbidea 100 Century Avenue, Pudong, Shanghai, China
Webgune ofiziala

EzaugarriakAldatu

Dorrearen lehen harria 1997ko abuztuaren 27an jarri zen. Asiako 1998ko krisialdiak erangidako diru arazoengatik, dorrearen sustatzaileak, Mori Taldeak, dorrearen eraikuntza eten egin zuen. 2003an, Mori Taldeak dorrearen diseinu berria aurkeztu zuen, dorrearen goikaldeko zuloa mantendu eta garaiera 492 metrora igo zen. Eraikin berriak 1997an hasitako dorrearen zimendatze bera erabili zuen.

2007ko abuztuaren 14ean sute bat piztu zen dorrearen 40. solairuan. Arazoak arazo, 2007ko irailaren 14ean, etxe orratzak garaiera maximoa lortu zuen. Kristalezko fatxadaren instalazioa 2008ko ekainean amaitu zen eta inaugurazio ofiziala 2008ko abuztuaren 28an izan zen. SWFC dorrea Txinako eta Shanghaiko eraikinik altuena da, Jin Mao Dorrearen 421 metroak gaindituz.

Dorrea Kohn Pedersen Fox arkitekto taldeak disenaitu zuen.

EnpresakAldatu

  • Arkitektoa: Kohn Pedersen Fox
  • Sustatzailea: Mori Building Co.
  • Egitura ingeniaritza: Leslie E. Robertson Associates RLLP
  • Eraikuntza enpresak: China State Construction Engineering Corp eta Shanghai Construction (Group) General Co.

Eraikitze lanen argazkiakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu