Torres del Río
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Torres (argipena)».
Torres del Río[3] ([tores del ri.o] gaztelaniaz eta ofizialki; Dorreaga [doreaɣa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 135 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora dago.
Torres del Río Dorreaga | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Herria eta inguruko lurren ikuspegia. | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Jurramendi | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Juan Luis Pérez Leuza (UPN) | ||
Posta kodea | 31229 | ||
INE kodea | 31231 | ||
Herritarra | torrestar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°33′10″N 2°16′10″W / 42.552777777778°N 2.2694444444444°W | ||
Azalera | 12,81 km² | ||
Garaiera | 477 metro | ||
Distantzia | 70 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 121 (2022: ![]() | ||
Dentsitatea | 10,02 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 26,78 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,23 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[1][2] | % 1,50 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.torresdelrio.es/ |
Izena Aldatu
1840ko hamarkadara arte herriaren izena Torres izan zen. 1840ko hamarkadatik 1910eko hamarkadara herriaren izena Torres y La Monjía izan zen. 1979ko Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Udalen Izendegian bi izen proposatu ziren, Torres eta Dorreaga (bigarrena asmatua), baina akademiak zuzendu egin zuen gero erabakia eta Torres del Río utzi zuen forma araututzat[4].
Geografia Aldatu
Inguru naturala eta kokapena Aldatu
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidea Viana-Lizarra norabidean jarraituta. Linares eta Mariñanas ibaiak batzen diren tokian sortu zen Torres del Rio.
Torres del Riok Desoiorekin egiten du muga iparraldean, Santsol eta El Bustorekin ekialdean, Armañantzasekin mendebaldean, eta Elizagorriarekin hegoaldean. Los Arcosko Bostiriak eskualdeko bost herrietako bat da.
Klima eta landaredia Aldatu
Udalerriko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 12 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira, baina udalerriko gunerik menditsuenetan 100 egun euritsu ere izan daitezke.
Gizakiak erabat suntsitu du Torres del Rioko jatorrizko landaredia (arteak), gaur egun makal batzuk eta XIX. mendetik aurrera landaturiko Austriatik ekarritako pinu lariziarrak baino ez daude bertan.
Historia Aldatu
Badaude zantzuak okupaziorik izan zela bertan erromatarren aroan. XII. mendean bertan monasterio kristau bat egon zela jasoa dago, eta Aymeric Picaudek ere aipatu zuen herria bere kronikan mende berean.
Los Arcosko Bostirien parte zelarik, Gaztelaren parte izatera igaro ziren 1463. urtean, Nafarroako Erresumak independentzia galdu aurretik, eta herria ez zen Nafarroara itzuli 1753. urtera arte[5].
Demografia Aldatu
Torres del Ríoko biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,80 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika Aldatu
Udal hauteskundeak Aldatu
Azken agintaldietan Torres del Ríoko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Juan Luis Pérez Leuza aukeratu dute. 2007an udaleko bost zinegotziak lortu zituen, baliogabeko botoak zortzi izan ziren (guztien %7,02) eta boto zuriak 22 (%22,64). Abstentzioa %26,92koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Juan Luis Perez Leuza (UPN) | 69 | Bai |
Juan Miguel Ordoñez Alba (UPN) | 67 | Bai |
Evencio Jesus Perez Eulza (UPN) | 53 | Bai |
Carmelo Agustin Ortigosa Lopez (UPN) | 46 | Bai |
Tomas Valdivieso Tejeiro (UPN) | 41 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere UPN izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta Pérez Leuzak alkatetza gorde egin zuen[6].
Udaletxea Aldatu
1975. urtean berriztutako harrizko eraikina da. Eraberritze hartan, teilatua eta hegala berriztu ziren. Beheko solairuan, antzina, errementariak egiten zuen lan, horren ondoren eskolak izan ziren eraikinean, eta gaur egun ere egungo eskola dago bertan. Torres del Riok alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Oriente kalea, 1
Alkateak Aldatu
Hauek izan dira Torres del Rioko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Juan Luis Perez Leuza | 2007 | 2011 | UPN |
Juan Luis Perez Leuza | 2011 | 2015 | UPN |
Juan Luis Perez Leuza[7] | 2015 | 2019 | UPN |
Juan Luis Perez Leuza[7] | 2019 | Jardunean | Na+[8] |
Azpiegitura eta garraioak Aldatu
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Euskara Aldatu
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Torres del Rio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,18k zekien euskaraz.
Ondasun nabarmenak Aldatu
- Hilobi Santuaren eliza, XII. mendeko eliza erromanikoa, oinplano oktogonalekoa eta kupuladuna. Done Jakue Bidean kokatutako eliza funerarioa zela pentsatzen da gaur egun, nahiz eta tradizionalki erromesen argidorrea edo tenplarioen eliza dela esan.
- San Andres eliza, XVI. mendeko eliza gotiko-errenazentista.
Iruditegia Aldatu
-
Herriaren ikuspegi orokorra.
-
Huilobi santuaren eliza.
-
San Andres eliza.
-
Herriko etxe bateko armarria.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Torres del Río - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ «LOS ARCOS (NAVARRA)» www.fernandezdearcaya.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Torres del Rioko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Torres del Riori buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Google Street View-n.