Armañantzas

Nafarroa Garaiko udalerria

Armañantzas[4] ([aɾmaɲants̻as̺]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrerria merindadekoa. Iruñetik 70 kilometro mendebaldera dago, eta itsas mailatik 489 metro gorago. 61 biztanle zituen 2014. urteko erroldan.

Armañantzas
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Armañantzasko bandera
Bandera

Armañantzasko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Armañanzas
AlkateaFrancisco Javier Oion Sanz (UPN)
Posta kodea31228
INE kodea31035
Herritarraarmañantzastar
Geografia
Koordenatuak42°33′36″N 2°17′06″W / 42.56°N 2.285°W / 42.56; -2.285
Azalera12,3 km²
Garaiera489 metro
Distantzia70 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria54 (2023:  3)
alt_left 25 (%46,3)(2019) (%51,9) 28 alt_right
Dentsitatea0,44 bizt/km²
Zahartzea[1]% 59,32
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,42 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 0,00 (2018:  %-1,28)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.armananzas.es/

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu
 
Armañantzasko kale bat.

Herria Lizarrako merindadearen mendebaldean dago, Arabako mugatik gertu, Santsol eta Esprontzeda bitarteko errepidean. Herrigunea, bi aldaparen arteko mendixka batean dago. Etxeak nahasean dira herrian, eta kaleak, estuak eta irregularrak dira.

Armañantzasek Desoio eta Esprontzedarekin egiten du muga iparraldean, mendebaldean, Bargotarekin; eta ekialde eta hegoaldean, Santsol, El Busto eta Torres del Riorekin.

Historia

aldatu

Udalerria kokatzen den toki berean ahaidego feudaleko jauregi bat izan zen. Eraikina hegoaldean kokatzen zen, elizatik 150 metrora. Jauregiari buruzko lehen aipamena XII. mendekoa da. XIII. mendean, berriz, jauregiko bizilagunek Tibalt I.a erregeak zuzenduriko seigarren gurutzadan hartu zuten parte. Armañantzasen historiak Los Arcos udalerriaren historiarekin bat egiten du. 1176. urtean, Antso VI.a Jakituna erregeak armañantzastarrei Los Arcostarrei emaniko pribilegio berak jasotzeko aukera eman zien.

1463. urtetik 1753. urtera, herria Gaztelako Erresumaren jabetzakoa izan zen. Berriz Nafarroara berrerantsi zutenean, hiri moduan egin zuen, eta erregeordeak izendaturiko alkate batek agintzen zuen herrian. 1849an herriak eskola zuen, eta bertako maisua sakristaua eta sekretarioa zen aldi berean. Biztanleria-galeraren eraginez herrian gero eta ume gutxiago zirelarik, eskola itxi behar izan zuten 1976an, eta ordutik, herriko haurrek Los Arcosko eskolara joan behar izan dute.

Demografia

aldatu
Aramañantzasko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Armañantzasen.

Politika

aldatu
 
Herrigunearen inguruko laborantza lurren ikuspegia.

Udal hauteskundeak

aldatu

2007tik Armañantzasko alkatea Francisco Javier Oion Sanz da. 2007an talde bakarra, Agrupación Independiente de Armañanzas (AIA), aurkeztu zen, eta herriaren tamaina txikia dela eta, pertsona bakarra aukeratu zuten. Ez zen boto zuririk izan. Eta baliogabeko botoak 2 izan ziren (emandako botoen %3,85)

Armañantzasko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Francisco Javier Oion Sanz (AIA) 50 Bai

2011n Oionek karguari eutsi zion; kasu honetan, ordea, UPNren izenean aurkeztu zen aurretik alkate izandako Maria Celsa Mansorekin batera, nahiz eta biek zerrendan "independente" etiketa eraman.[5] Beraz, egun udalbatzak bi zinegotzi ditu.

Armañanzasko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[6] 2011[7] 2007[8] 2003[9] 1999[10] 1995[11] 1991[12] 1987[13] 1983[14] 1979[15]
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) - - %55,56 2 - - - - - - - - - - - - %30,63 2 - -
Armañantzasko Elkarte Independente - - - - %96,15 1 %94,87 1 - - - - - - - - - - - -
Armañantzasko Alderdi Independente - - - - - - - - %78,57 1 - - - - - - - - - -
Nafarroako Alderdi Sozialista-PSOE (PSN-PSOE) - - - - - - - - - - - - %65,33 5 %67,05 5 %51,35 4 - -

Udaletxea

aldatu
  • HELBIDEA: Plaza Nagusia, z/g

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Armañantzasko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[16]
1979 1983 Independenteak
1983 1987 PSN
1987 1991 PSN
1991 1995 PSN
1995 1999 Kudeaketa batzordea
Maria Celsa Manso Sanz de Galdeano 1999 2003 Partido Independiente de Armañanzas
Maria Celsa Manso Sanz de Galdeano 2003 2007 Agrupacion Independiente de Armañanzas
Francisco Javier Oion Sanz 2007 2011 Agrupacion Independiente de Armañanzas
Francisco Javier Oion Sanz 2011 2015 UPN
David Perez de Albeniz Crespo[16] 2015 2019 PSN
David Perez de Albeniz Crespo[16] 2019 Jardunean PSN[17]

Euskara

aldatu

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Armañantzas eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 1,20k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Armañantzasko herriko jaiak Abuztuko laugarren asteburuan ospatzen dira. Normalean jaiak ostiralean hasten dira txupinazoaren jaurtiketarekin eta asteartean antolaturiko herri bazkariarekin amaitu.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Andre Mariaren eliza, XVI. mendeko eraikin gotiko-pizkundetarra da, nahiz eta elizaren jatorria Erdi Arokoa izan. Jatorrizko garai horretakoak dira kanpoaldeko oinarrizko hormak eta hiru zutabedun mugarriak. Elizak, laukizuzen itxurako nabe bakarra dauka eta aurrealde zuzen txikia. Parrokiak, XVI. mendeko portiko barrokoa dauka eta Lizarrerriko erretaula nagusirik handienetakoa dauka, XVIII. mendean eraikia.

Ondarearen gainontzeko egituren artean, San Joanen baseliza eta Linares ibaiaren gaineko zubia nabarmentzen dira. Zubiak harrizko harlangaitzez eginiko arku zirkularra dauka.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa