Junon
Junon[1] (latinez: Iūno, ˈjuːno ahoskatua) antzinako Erromako erlijioan jainkosarik nagusienetariko bat izan zen eta Jupiter eta Minervarekin batera garai klasikoetako Kapitolioko hirukoa osatzen zuen.
Junon | |
---|---|
Antzinako Erromako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Ikonografia | peafowl (en) eta Egida |
Baliokideak | Hera, Uni (en) , Lucina (en) eta Juno Sospita (en) |
Domeinua | Ezkontza, jaiotza, Burujabetza eta Emetasuna |
Familia | |
Aita | Saturno |
Ezkontidea(k) | Jupiter |
Seme-alabak | Marte, Vulkano, Iuventas (en) eta Belona |
Anai-arrebak | Jupiter, Vesta, Pluton, Neptuno eta Zeres |
Hera greziar jainkosaren baliokidetzat hartzen da maiz, interpretatio graeca-ri esker. Heraren eragina jaso zuen eta baita etruskoen Uni-rena.
Genealogia
aldatuSaturno eta Opsen alaba, Jupiterren arreba eta emaztea zen, eta seme bi, Marte eta Vulkano hain zuzen ere, izan zituen.
Funtzioak
aldatuJainko-jainkosen erregina zen, zeruko eta lurreko andrea eta erreinuen eta inperioen babeslea. Haren presentzia ez zen inoiz falta jaiotzetan eta ezkontzetan, eta babes berezia ematen zien emazte bertutetsuei[2]. Erregetasuna beraren irudia da, eta gaztetasunarekin, eta horren bidez, soldaduekin. Hasieren erregina ere bada, eta horrek Janorekin lotzen du.
Jatorrian, eta tradizio erromatarrean, ilargi-zikloa ere pertsonifikatzen du[3]. Argiaren jainkosa ere badela uste dute batzuk[4].
Ezaugarriak
aldatuEskultore batzuek tronu batean eserita irudikatu dute, bere kopetan diadema bat eta bere eskuan urrezko zetroa izanik. Bere oinetan indioilar bat edo gehiago agertzen dira. Batzuetan, bi indioilar ere ikusten dira gurdia arrastatzen, eta, haren atzean, ortzadarraren kolore desberdinak zabaltzen ditu Irisek[2].
Buruan eta soinean, ahuntz larrua jantzita, eta eskuan lantza daramala irudikatzen da Juno Sospitaren kasuan.
Epitetoak
aldatuJunonek hainbat epiteto izan zituen:
- Interduca (‘emaztegaia ezkontzara eramaten duena’)
- Domiduca (‘emaztegaia bere etxe berrira eramaten duena’)
- Cinxia (‘emaztegaiaren gerrikoa askatzen duena’)
- Regina (‘erregina’)
- Moneta (‘ondarearen babeslea’)
- Lucina (‘umeak erditzen dituena’)
- Lucetia (‘argia ekartzen duena’)
- Pomona (‘frutarena’).
- Pronuba (‘emagina’).
- Ossipagina (‘hezurrak indartzen dituena’)
- Sospita ("salbatzailea")
Pasarte mitologikoak
aldatuJupiterrekin agertzen den ia pasarte guztietan emazte jeloskor eta mendekatzaile gisa agertzen da. Kontuan izan behar da erromatar jainko-jainkosek ez dutela apenas mitologiarik, hau da, ez dira mitoetako pertsonaiak, eta funtzio horretan agertzen badira, greziar mito baten moldaketan izango da ziurrenik, edo bestela, Erromako sorrera eta lehen urteetako historia mitikoetako pasarteetan, non Errepublikako erromatarrek azaltzen zuten gertakari jakin baten bidez, zeragatik egiten zituzten erritu konkretu batzuk edo eraiki zuten monumentu ezagun bat.
- Parisen epaiketa (Greziar mitoa)
- Esne Bidearen sorrera (Greziar mitoa)
- Argosen begiak (Greziar mitoa)
- Horatii eta Curiatiien legenda eta Sororium tigillum delako egurrezko arkua.
- Kapitolinoko antzarak eta galiarren inbasioa.
- Eneas eta Cartago.
Gurtza
aldatuAurrena Kirinalen eta gero Kapitolioan, Hirukoaren parte zen Jupiter eta Minervarekin batera. Juno Moneta ("Ohartarazten duen Juno", "Gogorarazten duen Juno") gisa beste tenplu batzuk ere bazituen, hala nola, Erromako Arx edo Zitadelan zegoen Juno Moneta tenplua[3].
Urtero martxoaren 1ean, martxoko Kalendetan, bere omenez emakumeek Matronalia izeneko jaiak ospatzen zituzten[5]. Uztailaren 7an, Nonas Caprotinas jaiek ere Junon zuten patroi. Latinez bere izena daraman ekaina (Iunius) ezkontzeko hilabeterik aproposena zen antzinako erromatarrentzat, batez ere kalendak.
Iruditegia
aldatu-
Juno. Rembrandt. Rijksmuseum. Amsterdam
-
Erroman bertan aurkitutako Juno Sospitaren estatua erraldoia. Ahuntz larrua darama buruan eta soinean.
-
Junon Io eta Argusen aurrean azaltzen. Margolari ezezaguna.
-
Prometeo gizakia sortzen. Haitzurdinezko IV. mendeko erromatar sarkofagoa. Napoliko museo nazionala.
-
"Juno airean eskegita", Amori sdegni et gielosie di Giunone. amori di Giunone. Giulio Bonasone-ren (- 1576) iraralana . Metropolitan Museum of Art.
-
"Juno, Mars eta Cupid". Amori sdegni et gielosie di Giunone. amori di Giunone. Giulio Bonasone-ren (- 1576) iraralana . Metropolitan Museum of Art.
-
"Greziarrak lagun ditzan eskatzen dio Junok Jupiterri". Amori di Giunone. Giulio Bonasone-ren (- 1576) iraralana . Metropolitan Museum of Art.
-
"Juno gosea bidaltzen Crasitonerengana." Amori di Giunone. Giulio Bonasone-ren (- 1576) iraralana . Metropolitan Museum of Art.
-
Junoren estatua modernoa Sansoucciko jauregiko lorategian. Postdam, Alemania.
-
Ahuntz adarrak eta belarriek dituen emakume baten buruaren itxura duen antefixa. K.a. 500 - 475. Antefixa mota honi Junon Sospita motakoa dela esaten da. Louvre museoa.
Erreferentzia
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Humbert, Jean. (2021). Mitología griega y romana. Bertsio digitala: El Cid Editor. Gustavo Gili, 21 eta 24 or. ISBN 9781512945522. (Noiz kontsultatua: 2024-11-28).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Grimal, Pierre. (1981). Diccionario de mitología griega y romana. (Egileak eguneratutako bibliografia duen argitalpen berrikusia. argitaraldia) Paidós ISBN 84-7509-053-2. PMC 9435709. (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
- ↑ Carmona Muela, Juan. (2000). Iconografía clásica : guía básica para estudiantes. Istmo ISBN 84-7090-378-0. PMC 43680435. (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
- ↑ (Ingelesez) Scullard, Howard Hayes. (1981). Festivals and Ceremonies of the Roman Republic. Cornell University Press ISBN 9780801414022..
Kanpo estekak
aldatu- Warburg Institute Iconographic Databaseko irudiak.
- (Ingelesez) Cartwright, Mark ( 2016-01-23) "Juno Sospita". World History Encilopedia.
- (Ingelesez) Wasson, Donald L. (2015-04) "Juno". World History Encilopedia.
- Rua, Miriam F. (2021-06-23) "La diosa Juno se reencuentra en el Museo Arqueológico". Hoy.
Bibliografia osagarria
aldatu- (Gaztelaniaz) González Estrada, Lidia. (2022). El culto a Juno Sospita en el Lacio antiguo. Discursos e imágenes en torno a la diosa. Oviedoko unibertsitatea.
- (Gaztelaniaz) González Estrada, Lidia. (2019). «https://doi.org/10.20318/arys.2019.4592»+ARYS. Antigüedad: Religiones y Sociedades 17 doi: ..