Eneas[1] (latinez: Aeneas; antzinako grezieraz: Αἰνείας, Aineías) Troiako heroia izan zen, Ankises eta Afrodita (Venus erromatarrentzat) jainkosaren semea. Priamo Troiako erregearen lehengusua ere bazen Eneas.

Eneas
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideaburuzagi militarra
Familia
AitaAnkises
AmaAfrodita
Ezkontidea(k)Lavinia eta Creusa (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Dido
Seme-alabakAscanius (en) Itzuli, Etias (en) Itzuli, Silvius (en) Itzuli eta Anthemone (en) Itzuli


Troiatik ihesean aldatu

 
Eneas ihesean, Federico Baroccik egindakoa, 1598 Galleria Borghese, Erroma

Homeroren Iliadan, Eneas dardanarren burua zen. Troiako aliatua, Hektorren laguntzaile nagusia bilakatu zen. Olerkian, Eneasek jainkoen laguntza jasotzen du, alde batetik, haren amarena, Afroditarena. Apolok ere begikoa du Eneas. Poseidonek ere, zeinek normalean grekoen alde jokatzen duen, Akilesen erasotik ihes egitera lagundu zion Eneasi.

Greziarrek Troia suntsitutakoan, Eneasek talde bat bildu zuen eta hiritik alde egin ahal izan zuen. Ihesean, Italiara iritsi ziren, non etxe berriak kokatu zituzten. Bidaian, Eneas Kartagora ere ailegatu zen. Une horretan Eneida olerkia hasten da. Kartagoko erreginak, Didok, Eneasekin maitemindurik, hor geratzea proposatu bazien ere, Merkuriok bidaiaren helburua eta asmoa gogorarazi zion Eneasi. Eneasen taldea sekretuan hiritik abiatu zela jakitean, Dido erreginak troiarrak madarikatu zituen eta bere buruaz beste egin zuen. Eneas, Hadesera joan zenean, Didoren izpirituak berarekin hitz egiteari muzin egin zion.

Italian aldatu

Italiara iristean, Latinok, latindarren erregeak, harrera eman zion Eneasi, eta Lazion geratzea utzi zien. Eneas Latinoren alabarekin ezkontzeak gerra piztu zuen errutuliarren kontra. Eneidaren bigarren zatian kontatzen diren Lazioko gerra horietan, Eneas atera zen garaile.

Eneasek Lavinio hiria fundatu zuen. Haren seme Julok Alba Longa izenekoa. Julo Juliar leinuko lehena zela aldarrikatzen zuten juliarrek, haren jatorria goraipatzeko, honela Venus jainkosaren ondorengoak bihurtzen baitziren. Romulo eta Remo, Erromako fundatzaileak, Eneasen ilobak ziren. Hil ondoren, Eneas Indiges izeneko jainkoa izendatu zuten.

Iturri klasikoak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu