Latino (erregea)
errege klasikoa izan zen pertsonaia mitikoa
Latino (latinez: Latinus), Erromako tradizioari jarraiki, Lazioko biztanleen erregea da, latinoen heroia. Troiako zikloari loturik ageri da Latinoren elezaharra. Virgilioren arabera (Eneida), Latinok, Lavinioko erregeak berak hartu zuen Eneas Italiara joan zenean eta Lavinia alaba eman zion ezkongai. Ezkontza hau bihurtu zen, erromatarren begietan, Erromako eta Greziako herrien batasunaren ikur nagusi.
Latino (erregea) | |
---|---|
Erromatar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | monarka |
Familia | |
Aita | Odiseo, Telemako eta Faunus |
Ama | Zirtze eta Marica (en) |
Ezkontidea(k) | Amata |
Seme-alabak | Lavinia eta Praenestes (en) |
Anai-arrebak | Cassiphone (en) eta Telegonus (en) |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |