Ireki menu nagusia

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea

ELGA» orritik birbideratua)

ELGAren ikurra

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA) organizazio kooperatibo bat da, 34 herrialdek osatua. Hauen helburua partaideen politika ekonomiko eta sozialak koordinatzea dira. 1961ean sortua, Parisen du egoitza ELGAren batzar nagusiak.

HelburuakAldatu

ELGA eragin handiena duen erakundeetako bat da, ekonomia, hezkuntza eta ingurumen arloetan azterketak egin eta norabideak ezartzen baititu.

Hauek dira helburu nagusiak:

  • Partaide diren herrialdeetan langabezia gutxiagotu, hazkunde ekonomikoa eta hauen biztanleen bizimodua hobetzea, herrialdearen oreka mantenduz.
  • Hazkunde ekonomikoa bultzatu partaide diren nahiz ez diren herrialdeetan.
  • Nazioarteko hitzarmenei jarraituz, munduko merkataritza hedatzea, diskriminazio gabe.

BazkideakAldatu

 
ELGAko estatu kideak, 2010ean
Hasieratik kide direnak (1961):
Geroago erakundean sartuak:

Europar Batasuna bere herrialde guztiak erakunde honetan sartzen saiatzen ari da.

Bazkideak ez direnekiko erlazioakAldatu

50 herrialdek baino gehiago antolatzen dituzte ELGAk eratutako ospakizunak eta bazkideek laguntza eskaintzen diete beste herrialde hauei (elkarrizketa politikoa, eraikuntzak egiten...).

Antolakundeko herrialdeen ezaugarriakAldatu

2014ko urriaren 28an, Unicefen txostenaren arabera, 76,5 milioi adingabe bizi ziren pobrezian ELGA Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko 41 herrialdeetan. Atzeraldi ekonomikoaren ondorioz, 2,6 milioi igo zen kopurua 2008. urtekoekin alderatuz. Gizarte laguntza indartsuak zituzten herrialdeetan — Txile, Polonia eta Australia— behera egin zuen haur txirotasunak[1].

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «76,5», Berria, 2014-10-29