Inbestimendu
Ekonomian, inbestitze, inbestimendu edo inbertsioa negozio eredu bat garatzeko ekintzaileak egiten duen diruzko ekarpena da, diru gehiago irabazteko. Irabazten den diruari errentagarritasuna deitzen zaio, horretarako aurrezkia edo kanpoko finantzaketa erabiliz. Inbestimenduak erabaki eta horretarako dirua jartzen dutenak inbestitzaileak edo inbertitzaileak dira.
Inbestimendua enpresaren funtsezko arloetako bat da, finantzaketa-arloarekin batera: finantzaketa beharrezko finantza-baliabideak (dirua, adiera zabalean) eskuratzeaz arduratzen den bitartean, inbestimendu-arloak baliabide horiek esleitzen ditu. Inbestimenduak fisikoak (makina bat, adibidez) zein finantza-inbestimenduak (akzioak, adibidez) izan daitezke, eta euren helburua aurreko inbestimendu bat ordezkatu edo enpresa-egitasmo berria bati ekitea izan daiteke. Aldi berean, epe laburreko zein epe luzerako inbestimenduak bereizten dira, errentagarritasuna zein epetara bilatzen den.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |