Diego Lopitz II.a Harokoa

Didako II.a Lopitz Harokoa» orritik birbideratua)

Diego Lopitz II.a Harokoa[1]latinez: Didacus Lupi de Faro— (Naiara, c. 1152 - Burgos, 1214ko irailaren 16a) ezagutzen den Bizkaiko bostgarren kondea izan zen, 1170-1214 urteetan.[2]

Diego Lopitz II.a Harokoa

Bizitza
JaiotzaNaiara, 1152
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaBurgos1214ko irailaren 16a (61/62 urte)
Hobiratze lekuaNaiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa
Familia
AitaLope Diaz I.a Harokoa
AmaAldonza Ruiz
Ezkontidea(k)María Manrique de Lara (en) Itzuli
Tota Pérez de Azagra (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHaro leinua
Jarduerak
Jarduerakgudaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakNavas de Tolosako gudua

Alfontso VIII.aren erreinaldian Gaztelako Erresumako handiki nagusienetariko bat izan zen. Haro leinua finkatu zuen, orduko gizartean bere gailentasuna bermatuz. Gailentasun hori XIII. mendean zehar mantendu zen eta, ondorioz, propagandak bere legenda beltz eta bere urrezko legenda sortu zituen. Hori zela eta, egun bi ezizen ditu: "Zintzoa" eta "Gaiztoa".[3]

Bizitza aldatu

Lope I.a Diaz eta Aldontzaren semea izan zen.[4] 1170ean, aitaren heriotzan eta hamazortzi urte inguru zituela, leinuaren buruzagi bilakatu zen.[5]

1178ra arte apenas izan zen errege gortean, agian bere arerioak ziren laratarrek eragin handia zutelako. 1179 eta 1183 artean, lehendabizikoz Nafarroan erbesteratu zuen. Hala eta guztiz ere, itzultzean kargu ezin hobea lortu zuen: errege-alferez, maiordomo nagusiarekin batera gorteko nagusienetariko bat zena. Gainera, aitarenak izan ziren Errioxa, Gaztela Zaharra eta Trasmiera mantendu eta Asturias de Santillana eta Bureba tenentzia berriak lortu zituen.

1187an, Urraka Lopez Harokoa bere arrebak Fernando II.a Leongoa ezkondu zuenean, aukera berriak zabaldu zizkion Leonen eta hara joan zen. Tamalez, hurrengo urtean Leongo erregea hil eta itzuli behar izan zuen.[6]

Zorionez, Gaztelan nahiko ospe zituen itzulera egoera ezin hobean egiteko eta berriro errege-alferez izendatu zuten. Hori esker, 1195eko almohadeen aurkako Alarcosko guduan erretagoardia zuzendu zuen. Porrotaren ondorioz, eskualdearen defentsan parte hartu zuen. Urte haietan bere eremuak zabaldu zituen erresumako ipar-ekialdean eta 1196an «Almazándik itsasoraino» gobernatzen zuen.

1999an erregeak titulua kendu eta Alvaro Nuñez Larakoari eman zion. Diego Lopitz berriro erbesteratu eta 1201 eta 1206 artean Nafarroako eta Leongo erregeen agindupean izan zen. Alfontso VIII.ak Leongo errege berriari Urraka bere arrebarenak ziren Aguilar eta Monteagudoko gazteluak hartzera lagundu zionean erbesteratu zen.[7]

Antso VII.a Azkarra kanpoan zela aprobetxatuz, Alfontso VIII.ak Nafarroa eraso zuen[8] eta Diegoren egoitza zen Lizarra setiatu zuen. Ezin hiribildua hartu eta erregeak Diegorekin harreman onak izateko asmotan 1204ko bere lehendabiziko testamentuan kalte egin ziola aitortu zuen. 1206an Gaztelara itzuli zenean, Alfontso VIII.ak berriro errege-alferez izendatu zuen (nahiz eta 1208an berriro Alvaro Nuñez izendatu). Itzultzeko erregeak Bizkaia behin betiko harotarren feudo moduan onartu zuen. Gainera, 1206ko testamentuan Diego Lopitz erregearen bost betearazleetako bat izan zen.

1212an. Navas de Tolosako guduan, almohadeak mendean hartu zituzten hiru kristau armadetako baten buruzagia izan zen. Joan Osmakoa elizgizonaren esanetan, Alfontso Henrike errege gaztearen erregeordea izan zitekeen baina erregea baino zenbait aste aurrerago hil zen. Gudua irabazi eta berehala, erregeak Durangaldearen tenentzia eman zion.

Tenentziak ondare bilakatzeko, Diegok Lope II.a Diaz Harokoa semearekin partekatu zituen. Semeak 1210etik aurrera Gaztela Zaharra, 1211tik aurrera Asturias de Santillana eta 1213tik aurrera Araba gobernatu zituen.

Diego senideen buruzagi ukaezin bilakatu zen eta taldearen ikuskera aldatu zuen: familia «horizontal»etik leinu «bertikal»era. Hori zela eta, 1184 eta ondorengo agirietan Harokoa abizen moduan erabili zuen.[9]

Diego Lopitz II.a Harokoa Burgosen 1214ko irailaren 16an hil zen. Toledoko urte-liburuetan horrela azaldu zuten:

« Murió Diago López, fillo del conde D. Lop, martes en XVI dias de septiembre, era MCCLII
Diego Lopitz, On Lope kondearen semea, MCCLII Hispaniar aroko irailaren XVIan, asteartean.
»


Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioko zaldunen klaustroan lurperatu zuten. Erregea erregeen klaustroan lurperatu zutenean Diegoren ehorzketari buruzko behe-erliebeak zituen bere hilobian.

Kondaira aldatu

Diego Lopitz II.a Harokoaren oroimenak laster jasan zituen erasoak. Jada 1216n, Alvaro Nuñez Larakoa Henrike I.aren erregeordea zela, Lope II.a Diazen eragina gutxitzeko errege-kantzelaritzak «jaun gaizto» ezizena eman zion. Garaikidea zen Rodrigo Semenez Arradakoa nafar kronikariak 1240-1241 arten berari buruzko irudi anbibalente eman zuen, bere erbesteratze politika kritikatuz.

1270eko hamarkadan, Lope III.a Diaz Harokoak Alfontso Jakitunaren aurka matxinatu zenean, gorteko intelektualek Diego Lopitz gogor kritikatu zuten, Alarcosko porrotaren eragilea zela esanez. Harotarren aldekoek kontraeraso eta mito simetriko bat asmatu zuten monarkiari erantzukizun morala itzultzeko. Hori zela eta, XIII. mendearen amaieran «Toledoko emakume judua»ren istorio asmatu zuten, Alfontso VIII.aren bekatua porrotaren errudun bihurtu zuena.

1340ko hamarkadan, Petri Alfontso Barcelosko kondeak Crónica Geral de 1344 eta Livros de linhagens bere liburuetan Diego Lopitzen mitoak plagiatu zituen. Frantzia eta Bretainiako materiak antzeko mitoak zabaldu zituen eta Diegoren irudi anbiguoa landu zuen. XV. mendearen erdian, Lope Gartzea Salazarrek, Cronica de Vizcaya bere liburuan, kondairaren bi aldeak salatu zituen.

Genealogistek hurrengo urteetan bere irudia are gehiago nahasi zuten. Bukatzeko XX. mendeko lehengo erdira arte hasieran foruzaleek eta gero abertzaleek Bizkaiko «feudo independente»aren mitoa zabaldu zuten.

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

Luis de Salazar y Castro historialariak lehenengoz Manrique Perez Larakoa lehenengo Molinako jaunaren alaba zen Maria Manrique Larakoa ezkondu zuela zioen. Badaude ezkontza honen aurkako historialariak ere, baina, Laratarren dohaintzetan parte hartu zuenez eta bere ilobetako batek Manrique izena zuenez, gehienek onartzen dute[10] Seme bat izan zuten:

Bigarrenez, Tota Perez Azagrakoa ezkondu zuen. Hau Petri Ruiz Azagrakoa Lizarra eta Albarracíngo jaunaren alaba izan zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. Irizpideak. .
  2. Salazar y Castro, Luis de; Válgoma y Díaz-Varela, Dalmiro de la. (1959). Historia genealógica de la Casa de Haro (Señores de Llodio, Mendoza, Orozco y Ayala). Madril: Real Academia de la Historia OCLC .1399799.
  3. Baury, Ghislain. (2003). Diego López ‘le bon’ et Diego López ‘le mauvais’: comment s’est construite la mémoire d’un magnat du règne d’Alphonse VIII de Castille. Berceo, 37-92 or. ISSN 0210-8550..
  4. Baury. (2011). «Los ricoshombres y el rey en Castilla: El linaje Haro, 1076-1322» Territorio, Sociedad, y Poder: Revista de Estudios Medievales (Oviedoko Unibertsitatea) (6): 53-72. ISSN 1886-1121..
  5. Balparda de las Herrerías, Gregorio. (1933-34). Historia crítica de Vizcaya y sus fueros.. II OCLC .634212337.
  6. Canal Sánchez-Pagín, José María. (1995). «La Casa de Haro en León y Castilla durante el siglo XII: Nuevas conclusiones» Anuario de estudios medievales 25 (1): 8–10..
  7. Ruiz Asencio, José Manuel; Herrero Jiménez, Mauricio. (1991). Crónica de Veinte Reyes. Burgos: Burgosko Udala, 278 or..
  8. Urzainki Mina, Tomás; Olaizola Igiñiz, Juan Maria. (1998). La Navarra marítima. in: Ensayo y testimonio. (1. argitaraldia) Iruñea: Pamiela ISBN 9788476812938..
  9. Baury, Ghislain. (2003). Diego López ‘le bon’ et Diego López ‘le mauvais’: comment s’est construite la mémoire d’un magnat du règne d’Alphonse VIII de Castille. Berceo, 54 or. ISSN 0210-8550..
  10. Sánchez de Mora, Antonio. (2003). La nobleza castellana en la plena Edad Media: el linaje de Lara. Tesis doctoral. Sevillako Unibertsitatea, 348-349 or..

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Lope I.a Diaz
Bizkaiko jauna
11701214
Ondorengoa
Lope II.a Diaz