Petri Ruiz Azagrakoa
Petri Ruiz Azagrakoa (? – 1186) nafar noblea izan zen, Albarracíngo jaunerri independentea ezarri zuena.
Petri Ruiz Azagrakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XII. mendea |
Heriotza | 1186 (egutegi gregorianoa) ( urte) |
Familia | |
Aita | Rodrigo Pérez de Azagra |
Ama | NN |
Ezkontidea(k) | Toda Pérez de Arazuri (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Azagra familia |
Jarduerak | |
Jarduerak | agintaria eta gudaria |
Aita Rodrigo Perez Azagrakoa, anai nagusia Gontzalo eta anaia txikia Fernando Ruiz zituen.
Tota Perez, Petri Aratzurikoaren alaba, ezkondu zuen. 1150ean Gartzea IV.a Ramirez Berrezarlea hil zenean, Antso VI.a Jakituna onartu ez zutenean, erbesteratu[1] eta Murtzian eta Valentziako taifan gobernadorea zen Muhammad ibn Mardanisen zerbitzupean jarri ziren, 1166 eta 1168 artean[2] edo 1169 eta 1170 artean[3]
Ibn Mardanisek Albarracíngo jaun izendatu zuen Petri Ruiz, iparraldeko muga Alfontso II.a Aragoikoaren erasoetatik babesteko. Laster Petrik eskualdea kristautu eta elizak eraiki zituen. Martin bertoko apezpikuak ere ez zuen onartu Zaragozako apezpikuaren gorentasuna, nahiz eta Aita Santuak berak hala agindu.[1][2] Petrik nafar kolonoekin birpopulatu zuen Albarracín.[1]
Petri harreman onak izan zituen Antso VI.arekin eta Alfontso VIII.a Gaztelakoarekin. Izan ere, 1170eko abuztuan, Gontzalo anaiarekin batera Bordelera joan zen Leonor eskolta eman eta gaztelar erregearekin ezkontzeko.[4] Bere aitaginarreba gaztelarren alde egin zuenean, bera neutral izan zen.[1] 1172an Cerebrun Toledoko artzapezpikuak Santa María de Albarracíngo azpezpikua sagaratu zuen.[2] 1176an, Andre Mariaren basailu izendatu zuen bere burua bere independentzia aldarrikatzeko.[5]
1184an Bertran de Bornen Quan vei pels vergiers despleiar bere poeman "Peire Rois" izenaz agertzen da.[4]
Petrik ez zuen semerik izan eta Fernando bere anaia bere oinordeko bilakatu zen. Baina, alaba bat izan zuen: Tota Perez Azagrakoa, Diego II.a Lopez Harokoa ezkondu zuena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d Suárez Fernández, Luis. (1976). Historia de España antigua y media. Ediciones Rialp, 606 or..
- ↑ a b c Buresi, Pascal. (2004). La frontière entre chrétienté et Islam dans la pénisule Ibérique: du Tage à la Sierra Morena (fin XIe-milieu XIIIe siècle). Editions Publibook, 214–5 or..
- ↑ Ladero Quesada, Miguel Ángel. (2001). Sobre la evolución de las fronteras medievales hispánicas (siglos XI a XIV). in: Identidad y representación de la frontera en la España medieval, siglos XI–XIV: seminario celebrado en la Casa de Velázquez y la Universidad Autónoma de Madrid, 14–15 de diciembre de 1998. Madril: Casa de Velázquez, 22 or..
- ↑ a b Asperti, Stefano. (2001)). Per «Gossalbo Roitz». in: Convergences médiévales: épopée, lyrique, roman. Mélanges offerts à Madeleine Tyssens. Paris: De Boeck Université, 53 or..
- ↑ Doubleday, Simon R.. (2001). The Lara Family: Crown and Nobility in Medieval Spain. Harvard University Press., 76 eta 162 or..