Albarracín
Albarracín (aragoieraz Albarrazín) Teruelgo hego-mendebaldeko udalerri bat da, Sierra de Albarracín eskualdeko herri nagusia. 1.054 biztanle zituen 2005ean. Teruel hiriburutik 38 km mendebaldera dago. 1961ean Espainiako monumentu nazional izendatu zuten Albarracíngo hirigunea.
HistoriaAldatu
Errekonkistaren garaian, XII. eta XIII. mendeko gudek eragin zuten gaur egungo harresi-sistema ikusgarria eraikitzea. Nafar ugari joan zen hara garai hartan: Albarracingo jaurerriko lehenengo jauna nafarra zen, Azagra leinukoa. Fernandez de Heredia arabar leinuak ere botere handia izan zuen jaurerri hartan.
Inguru naturalaAldatu
Albarracin itsas mailatik 1.171 metro gorago dago. Guadalaviar ibaiak (bere bidean beherago Turia izena hartuko du) udalerria zeharkatzen du; ibai horren meandro batean dago Albarracingo herrigune zaharra. Iparraldean, Albarracingo mendilerroa dauka, eta han sortzen dira hainbat ibai: Guadalaviar beraz gain, Tajo, Jucar, Gabriel eta Jiloca.
Hegoaldean Mendi Unibertsalak ditu.
Herri senidetuakAldatu
Albarracín ondorengo herriekin senidetuta dago:
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Albarracíngo Udalaren webgunea