Fandango
Erritmo hirutarreko dantza, tempo bizi samarrekoa; dantza horren musika, 3/4 edo 6/8 konpasean idatzi ohi dena
- Artikulu hau dantza eta doinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fandango (argipena)».
Fandangoa euskal dantza eta doinu herrikoi bat da, taldean biribilean nahiz binaka dantzatzen dena. Espainian zehar ere dantzatzen da. Flamenkoak ere bereganatu egin zuen eta bere baitan doinu nagusietako bat bilakatu da. Musika klasikoan ere konposizioak egin dira fandangoaren doinuarekin. Kasu guztietan fandangoak erritmo hirutarra du, 3/4 nahiz 3/8 konpasetan. Dantza honi buruzko lehen erreferentziak XVIII. mendean daude eta Hispanoamerikatik etorri omen zen.
Telmo Esnal zinema-zuzendariaren Dantza filmean eszena batzuetan ikus daiteke dantza hau.[1][2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Artola Zubillaga, Xabier. (2018). «Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat» artzubi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
- ↑ «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |