Elixabete Garmendia

Euskarazko kazetaria
Elixabete Garmendia Lasa» orritik birbideratua)

Elixabete Garmendia Lasa (Ormaiztegi, 1953) gipuzkoar kazetaria da. Emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan, izan zuen aurrekari bakarra Miren Jone Azurza izan baitzen, urte batzuk lehenago, 1969tik 1977era bitartean, Zeruko Argia aldizkariaren zuzendaria izan zena.[1]

Elixabete Garmendia

Bizitza
JaiotzaOrmaiztegi, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)Argia
Jakin
Emakunde
Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria
Euskalerria irratia
EITB
Euskadi Irratia
Berria
Gipuzkoako Foru Aldundia
Jasotako sariak

Inguma: https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/elixabete-garmendia-lasa

Kazetari ibilbidea aldatu

1971n, Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza ikasten hasi zen[2] eta bukatutakoan, Zeruko Argia astekarian lan lortu: garai konplikatuak ziren euskaraz argitaratzen zen prentsarako. Deia egunkarira joateko, Mikel Atxagak zuzendaritza utzi zuenean hiru emakume geratu ziren aldizkaria aurrera ateratzeko: Elixabete Garmendia, Pilar Iparragirre, eta Lurdes Auzmendi.[3] Hirurak aritu ziren 1980ra bitarte, orduan Joxe Mari Ostolaza, Josu Landa, Joxemi Zumalabe eta Pello Zubiriaren lan taldeak (“Argieroak”) hartu zuen bere gain aldizkariaren ardura.[4]

1981tik 1986era arte, Gipuzkoako Aldundian egin zuen lan, euskara zerbitzuko teknikari gisa, baina bere kazetari-sen dinamikoak 1986ean Euskal Telebistara berriro kazetari moduan lan egitera eraman zuen.[2]

Hainbat saiotan parte hartu du ETBren ibilbidean, besteak beste 1990eko hamarkadaren erdialdetik euskaldun askoren erreferentziazko saio bihurtu zen Bertatik Bertara; eguerdiko edizioaren zuzendaria izan zen 2000. urtetik.[5][6]

Horiez gain, hainbat komunikabidetan aritu izan da lankidetzan; adibidez Berria egunkarian, Argia aldizkarian bertan, Euskadi Irratian, Euskalerria irratian, Jakin, Emakunde, Euskonews, RIEV eta Ankulegi aldizkarietan.[7]

Erretiroa hartuta, jakin-minak unibertsitatera itzuli eta antropologiako ikasketak egitera eraman zuen. Gizakion bizimolde, sinismen eta jokabideetan sakontzearren, bereziki emakumeen ibilbide eta garapenari dagokienean.[8]

Liburuak aldatu

Komunikabideetako lankidetzez gain, hainbat liburu ere idatzi ditu:[9]

Sariak aldatu

  • 2019: Kazetari-ibilbide profesionalaren saria, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emanda, euskal kazetaritzaren aitzindari gisa egindako lanarengatik.[4][15]

Erreferentziak aldatu

  1. «Elixabete Garmendia, euskal kazetaritzako aitzindarietako bat» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  2. a b VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari. «Elixabete Garmendia. Kazetaria: Langileak euskalduntzeko plangintzak arrotzak dira ETBn» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  3. Arzalluz Alustiza, Eneritz; Fernandez, Amaia. (2019). «Elixabete Garmendia: "Denok genuen argi euskara hutsezko hedabideari eutsi behar zitzaiola"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  4. a b «Elixabete Garmendiaren ibilbidea saritu du Kazetarien Euskal Elkargoak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  5. «"Bertatik Bertara". El éxito de la información más cercana» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  6. Urkizu, Urtzi. (2001-01-15). «Elixabete Garmendia,' Bertartatik bertara'-ko lehenengo edizioko zuzendaria. "Zerbitzu publikoak garela oso barneratuta dugu gure saioan".» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  7. «Elixabete GARMENDIA - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  8. «Elixabete Garmendia / BAGARA.» www.bagara-somos.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-25).[Betiko hautsitako esteka]
  9. «Elixabete Garmendia Lasa :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  10. Sarriegi, Enekoitz Telleria. ««Une oro egon naiz galdera eta harridura marketatik zintzilik»» Berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  11. Elixabete, Garmendia Lasa,. (2018). Carlos Garaikoetxea : lider bat lehendakari. Elkar ISBN 9788490278666. PMC 1076486069. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  12. Garmendia Lasa, Elixabete. (2012). «36ko gerra Ormaiztegin» www.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) ISBN 978-84-8419-244-2. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  13. YOYES - DESDE SU VENTANA.. LULU Press INC 2013 ISBN 1447802500. PMC 1012809576. (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  14. «Emakume ezkonduak 70. hamarkadako fabriketan — Zumalakarregi museoa» www.zumalakarregimuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  15. «Olatz Arrietari emango diote Euskal Kazetariak saria» Euskal Irrati Telebista 2019-10-16 (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).

Kanpo estekak aldatu