Filmin zine independentea eskaintzen duen plataforma digital bat da. Espainian sortu zen eta Bartzelonan du sede zentrala.

Filmin
Datuak
Motawebgunea, film database (en) Itzuli, ekoiztetxea eta bideo emankizun zerbitzua
Jarduera sektoreaIndustria zinematografikoa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Enplegatuak53 (2020ko apirilaren 16a)
Erabilitako hizkuntzagaztelania eta katalan
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaErantzukizun mugatuko baltzu
Ekonomia
Diru-sarrerak19.300.000 € (2021)
Irabazi garbia2.500.000 € (2021)
Historia
Sorrera2007
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Historia

aldatu

Juan Carlos Tous, Filmen eta Cameoren sortzaile eta lehendakari ohiak adierazi zuen plataformaren ideia 2006-2007. urteen bitartean sortu zela. Garai honetan AEBn aldaketak egon zirela musika merkatuan eta gainera Internet sortu zela. Gaur egungo Filmin sortu zuten kideak, euren artean, Jaume Ripoll, besteak beste, Cameo izeneko konpainia batean lan egiten zutela. Azaldu zuen Cameo, zine independentea Blu-ray eta DVD formatuetan saltzen duen konpainia bat dela. Kideek egoera hau ikusita, Internetengatik egin zutela apustu azpimarratu zuen, Internet ikusten zutela etorkizun eta diru kopuru bat inbertitu zutela Filminen enpresa sortzeko 2007an. Langile berriak kontratatu zituztela Filminen mantentze-lanetarako. Hala ere, sistema horrek kostu handiak sortzen zituela ikusi zuten, eta erabaki zutela betiko kideak arduratzea mantentze-lanekin. Plataforma sortzean, teknologia euren arazoetako bat zela azaldu zuen, eta horregatik erabaki zutela teknologiarekin zerikusia zuten lanak atzerriko enpresei uztea, eta diseinua, aplikazioak eta marketinga eurek gestionatzea. Gaur egun 12 kideek egiten dute lan aipatutako gestioari dagokionez. Azaldu zuen, hasiera batean komunitate bat izan nahi zutela, edukiak konpartitzen, baina arazoak izan zituztela edukien eskuragarritasunarekin, eta bideoklubaren ideia deuseztatu zutela erabat. Euren helburua Filimen bezeroei film independenteen eduki ugari eskaintzea dela azpimarratu zuen, autore berriak ezagutzeko, zine eta zinemaldiei buruz informatuta egoteko edo film berriak ezagutarazteko. (Belinchón, 2017)

Jaume Ripoll, Filminen sortzaile eta Cameoren editorial zuzendariak, azaldu zuen Filminen lehenengo urteak zailak izan zirela. Alde batetik, proiektu berri bat zenez eta aurretik erreferenteak ez izatea merkatuan sartzeko zailtasunak sortu zieten. Gaineratu zuen, teknologia eta konfiantza falta izan zutela. Filmak definizio altuan emititzeko oztopoak izan zituztela esan zuen, proiektu berria zenez, film-banatzaileak ez zirela fio proiektuan. Filminen bazkide eta bezeroek hasieran izan zituzten akatsak barkatu zutela eta proiektuarengan bete-betean apustu egin zutela adierazi zuen Ripollek.

Netflix, HBO edo Amazon bezelako plataformek lagundu zuten nolabait “bezeroa ordaintzera ohitzen”, azaldu zuen Ripollek. Gaineratu zuen berak nahiko lukeela Filmin ikastola eta institutuetan egotea, ikasteko tresna gisa, baita etxeetan egotea ere, film alternatiboak ikusteko, eta ez Hollywoodek agintzen dituen filmak ikusteko soilik. Tousen ustez, Netflix, HBO , Amazon eta bestelako plataformen sorrerek lehia eragin ordez, onurak ekarri dizkie, merkatua garatzen eta kontsumo mota bat garatzen lagundu duelako. Euren linea editoriala zine independentea eskaintzea dela adierazi zuen, eta horrek egiten diela aipatutako beste plataformengandik berezi azpimarratu zuen. (Esteva, 2017)

Aurten Filminen sorkuntzaren 10 urte egin dira. Tousek 10 urte hauen balantza positiboa egin du. VODarengatik, edo “televisión a la carta” delakoarengatik egin du apustu bai produktoreak, bai banatzaileak bai audientziak. (Tous, 2016)

Eredua

aldatu

Plataforma honek 10.000 titulu baino gehiago eskaintzen ditu, haien artean pelikulak (gehienak independenteak), kortoak eta telesailak. Edukia genero zinematografiko (animazioa, drama, komedia…), etiketen bidez eta bakoitzaren momentuko gogoarekin klasifikatzen da. 2015.urtera arte plataformak bazkideek egindako kortoak igotzea baimentzen zuen. Izan ere, hilero sari bat ematen zitzaion hileko pelikula hoberenari, zeinak sariduna plataformako bazkideek aukeratzen zuten botazioaren bitartez.

Katalogoa nahi den eran ordenatu daiteke, hala nola, balorazio hobeak daukaten pelikulen arabera, gaurkotasun gehien daukaten pelikulen arabera, gehien ikusiak, arrakasta handienak izan duten arabera, azkeneko igoerak eta gomendioen arabera.

Hainbat genero ere eskaintzen ditu : akzioa, animazioa, abentura, belikoak, biopicak, zientzia fikzioa, komedia, zine klasikoa, kontzertuak eta operak, kortoak, dokumentalak, dokumental musikalak, drama, erotikoak, esperimentalak, fantastikoa, haurrentzako, musikalak, erromantikoak, telesailak, suspensea, beldurrezkoak, thrillerrak eta westerna. Gainera genero bakoitzak subgeneroak ditu.

Markaren garapen estetikoa

aldatu

Filiminek 10 urte daramazki merkatuan, beraz, labetik irten berri den produktu bat da. Hala ere, sortu zutenetik, estetikan garapen bat izan du. Beheko irudian Filminek 10 urte hauetan izan dituen bi logoen eraldaketa ikusi dezakegu. (García, 2015) Modesto García, diseinu, marka eta brandingen gestioan espezializatua den adituak azaldu zuen lehenengo logoa Filmineko kideek sortu zutela eta tipografia eurek egin zutela. Bigarrena 2015ean sortua eta gaur egungoa, Bartzelonako Mucho estudio diseinuak egindako logoa da. Hizkuntza eta kodigo lenguai propioak sortzea helburu du estudioak, kreatibitate puntu bat emanez.

Bi logoek txakurraren irudia dute aman komunean. Filmineko kideek euren webean azaldu zutenez, txakurrak hainbat pelikuletako protagonisten egoera sinbolizatzen du: “Un rostro afable simpático desenfadado pero geométrico, simple. A medio camino entre un símbolo y un emoticono. Servirá para describir estados de ánimo, ser el rostro de personajes como Hannibal Lecter, Walter White o los protagonistas de "La naranja mecánica" o convertirse en un icono de los que se usan a diario en Filmin”.

Filminen logo berriak, aurrekoarekin konparatuz, kolore gama berriak ditu, ez hain ohikoak, eta horrek egiten dio ezberdin eta originalagoa izateak. Era berean, tipografiak ere pertsonalitate handia du. Orokorrean, identitate marka berriak indar handiago du zaharrak baino. (Redacción AV451, 2015)

Bibliografia

aldatu

[1] [2] Tous, J. C. (29 de Agosto de 2016). Juan Carlos Tous (Filmin): “una gran oferta y un precio asequible es la mejor forma de combatir la piratería”. (R. Espinel, Entrevistador) [3] [4]

Kanpo estekak

aldatu
  1. Belinchón, G. (8 de julio de 2017). El portal de cine 'online Filmin sale de los numeros rojos al cumplir 10 años. El Pais.
  2. Esteva, L. (26 de agosto de 2017). Deseo un futuro donde Filmin esté en los colegios como una herrimienta educativa. Mallorca Diario.
  3. García, M. (2015). Filmin tiene nueva identidad corporativa. Brandemia.
  4. Redacción AV451. (2015). Filmin cambia su logotipo y anuncia nuevas funciones. Audiovisual451.