Txintxua Films

Zinemako euskal ekoizlea

Txintxua Films Euskal Herriko ekoiztetxe bat da. Film laburrak, dokumentalak eta film luzeak ekoitzi ditu batez ere. Ekoiztetxearen egoitza Trintxerpen dago.

Txintxua Films
Datuak
Motaekoiztetxea
Jarduera sektoreazinemagintza
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasociedad de responsabilidad limitada
Historia
Sorrera2007
Sortzailea
webgune ofiziala
IMDB: co0354424 Edit the value on Wikidata

Txintxua-ko Marian Fernández (Iruñea, 1974) da Ibaia Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko presidentea, Joxe Portelak (Abra Prod) karguari uko egin zuenetik. Portela 11 urtez izan zen burua, eta zuzendaritza batzordean jarraitu zuen aurrerantzean ere, presidenteorde gisa.[1]

Ekoizpen nabarmenenak

aldatu

Azken urteetan arrakasta handiko film eta telesail batzuk estreinatu ditu, besteak beste hauek:

Hondar ahoak (telesaila, 2020)

aldatu

Hondar ahoak Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thriller telesaila da, Koldo Almandoz zuzendariaren lan originala. Euskal kostaldeko arrantza portu batean gertatutako intrigazko istorioa kontatzen duen lau ataleko telesail laburra da, eta aktore nagusiak Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy dira, itsasontzi bateko patroiaren desagerpena ikertzen duten polizien paperean.

Aktore-zerrenda nagusia Iñaki Beraetxek, Sara Cozarrek, Ainhoa Artetxek eta Iraia Eliasek osatzen dute, eta Joxean Bengoetxea, Mikel Tello, Asier Hernandez eta Pako Revueltas aktoreek paper sekundarioak dituzte. 2020ko udan iragarri eta azaroaren 4an estreinatu zen ETB 1en. Azaroan zehar emititu zen, asteazkenero, lau astez, euskaraz.

Tantaka (telesaila, 2019)

aldatu

Tantaka euskal websail komikoa da. Kanaldude, Txintxua Films eta Tabakalerako 2deo egitasmoaren bultzada izan du. Anestesia taldeak aparteko pisua du telesailean: talde zarauztarraren kantuetatik hartu dituzte saioaren eta atal bakoitzaren izenak.[2]

Dantza (2018)

aldatu
 
Sagar dantza (Argazkia: Xabier Artola Zubillaga, artzubi.eus)

Dantza, Telmo Esnal zinema zuzendariaren filma da 2018koa. Ez da ohiko film bat, istorio bat kontatzen digu euskal dantza tradizionalen bidez, ea hitzik gabe, dena da irudi, mugimendu eta musika. Gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri emanez biziaren metafora bat da, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen den arteko zikloa, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ere ukitzen dituela.[3][4][5] Istorioak natura eta bizitzaren ziklo bat erakusten du: Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. [6][7]

Esnal bera eta Koldobika Jauregi eskultorea izan ziren pelikula egiteko eragile nagusiak, Juan Antonio Urbeltz koreografoaren laguntzarekin.[8] Esnalen zuzendaritzapean, Jauregi artista plastikoaren estetika, Urbeltzen koreografiak eta mundu sinbolikoa, Javi Aguirreren argazki-zuzendaritza, Marian Fernandezen produkzioa eta Argia dantzari taldearen gidaritzapean euskal dantza tradizionaleko 200 dantzariren parte-hartzearekin osatu zen pelikula Donostiako Zinemaldiaren sekzio ofizialean aurkeztu ondoren abenduaren 21ean iritsi zen zinemetara.[9][10]

Jantzien eta atrezzoaren atzean zeuden Koldobika Jauregik eta filmaren zuzendari artistikoa zen Elena Cajaravillek estetika berezi bat asmatu zuten filmerako.

Oreina (2018)

aldatu

Oreina 2018ko Koldo Almandoz donostiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Zinemaldiaren New Directors sailean estreinatua, Sîpo Phantasma eta gero, zuzendariaren bigarren film luzea izan zen.[11][12]

Sîpo Phantasma (2016)

aldatu

Sîpo Phantasma (euskaraz: «itsasontzi fantasma») 2016ko Koldo Almandoz donostiar zinema zuzendariaren beldurrezko film dokumentala da. Zinemaldiaren Zabaltegi sailean estreinatu zuten.

Amama (2015)

aldatu

Amama 2015ean Asier Altunak zuzendutako euskal filma da. Drama hau zuzendariak euskaraz egin duen bigarren film luzea da, Aupa Etxebeste! eta gero. 2015eko Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean parte hartu zuen eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen.[13][14]

Bertsolari (2011)

aldatu

Bertsolari Asier Altunak idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2011an ekoiztua. Baina ez da ohiko dokumental bat, bertsolaritzarekin lotutako hainbat ertz lantzen dituen dituen pelikula iradokitzailea baizik. Inprobisazioaren bat-batekotasuna, isiltasunaren hotsa, pentsamenduaren korapiloak, sorkuntzaren gazi-gozoak… horiek dira Asier Altunak bere azken pelikulan harrapatzen saiatu den gaietako batzuk. [15][16][17]

Beste batzuk

aldatu
  • 918 gau. Arantza Santesteban
  • Quebrantos. Maria Elorza & Koldo Almandoz. 2020
  • Ancora Lucciole. Maria Elorza. 2018
  • Plágan. Koldo Almandoz, 2017
  • Gure Hormek Las chicas de Pasaik. 2016
  • Hubert Le Blonen azken hegaldia, Koldo Almandoz, 2014
  • Soroa. Asier Altuna. 2014
  • Zela Trovke, Asier Altuna, 2013[18]
  • Hamaiketakoa, Telmo Esnal, 2012
  • Deus Et Machina, Koldo Almandoz, 2012
  • Artalde. Asier Altuna. 2011
  • La gran carrera. . Kote Camacho. 2010
  • Amona Putz! Telmo Esnal. 2009
  • Taxi? Telmo Esnal. 2007

Erreferentziak

aldatu
  1. Berria. «Txintxua Films etxeko Marian Fernandez izango da Ibaiako presidentea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  2. «Tantaka» Berria 2020-03-07 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  3. Artola Zubillaga, Xabier. (2018). «Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat» artzubi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-13).
  4. Telebista, Euskal Irrati. «Telmo Esnal: ‘Gure dantzek gure nortasuna kontatzen digute’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  5. dantzancom. «Telmo Esnal: ‘Gure dantzek gure nortasuna kontatzen digute’» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  6. dantzancom. «“Dantza” filmaren aurre-estreinaldia, Bilbon» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  7. «Dantza filmak Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen Saria jaso du» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  8. (Gaztelaniaz) «El último proyecto de Telmo Esnal se exhibirá en la Sección Oficial del Zinemaldia» Noticias de Gipuzkoa 2018/07/21.[Betiko hautsitako esteka]
  9. Telmo Esnal: Dantza (2018) aurrerapena. dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  10. Arraiza, Anabel. (2018). «Telmo Esnal zuzendariari elkarrizketa.Zurriolako Butaka» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  11. www.sansebastianfestival.com
  12. «Koldo Almandozen 'Oreina' filma Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean lehiatuko da» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).
  13. Agote, I.. (2015-08-26). «Zortzi euskal film luze aurkeztuko dira Zinemaldiko Zinemira sailean» El Correo.
  14. Donostia Zinemaldia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  15. Agote, Gontzal. (2011-10-12). «Amildegiaren ertzean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  16. Zabala, Juan Luis. ««Beste mundu bat deskubritu dut film hau egitean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  17. Altuna, Asier. (2016). «(dvd) Bertsolari.» www.elkar.eus (Txintxua films) (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
  18. «Zela Trovke (Belarra mozten)» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-11-01).

Kanpo estekak

aldatu