Danimarkar
Danimarkarrak edo daniarrak[2] (danieraz: danskere) Europako etnia bat da. Munduan zehar Danimarkako herritarrak eta daniar jatorria duenak daude.
Danimarkarrak danskere | |
---|---|
| |
Biztanleak guztira | |
c. 5.602.628[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Danimarka: 4.996.980 | |
Hizkuntza | |
Daniera | |
Erlijioa | |
Gehiengo luteranoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Lehenegoko ikuspegi etniko batetik antzinako daniarren ondorengoak ziren, hala ere, egun danieraren hiztunak edota Danimarka bere aberritzat duenak danimarkarrak dira.
Danimarkar diaspora
aldatuAEBetan ere komunitatea esanguratsua da (Dansk-amerikanere). 1.500.000 pertsona inguruk jatorri hau dauka, gehien-gehienak Mendebaldean eta Erdi-Mendebaldean bizi direnak, bereziki Kalifornian. Solvang eta Racine (Wisconsin) udalerrietan diaspora esanguratsua da. Kanadan 200.000 inguru bizi dira, eta Brasilen 140.000.
Alemanian, 50.000 inguru danimarkar bizi dira Schleswig-Holstein estatuan, beste garai batean Danimarkako lurraldea zena. Populazioaren %10a da , eta izen hauek hartzen dituzte: "Mugatik hegoalderako danimarkarrak" (De danske syd for grænsen), "Danish-minded" (De Dansksindede) edo "Hego Schleswigetarrak". Beste 50.000 bat bizi dira Norvegian eta Australian, 40.000 inguru Suedian eta 20.000 Britainia Handian.
Daniar ezagunen zerrenda
aldatu- Svend I.a Danimarkakoa (960 inguruan - 1014), Danimarkako, Ingalaterrako eta Norvegiako lurralde batzuen erregea.
- Tycho Brahe (1546-1601), astronomoa.
- Caspar Bartholino (1665-1738), anatomista.
- Vitus Bering (1681-1741), esploratzailea.
- Hans Christian Oersted (1777-1851), fisikaria.
- Hans Christian Andersen (1805-1875), idazle ipuingilea.
- J. C. Jacobsen (1811–1887), "Carlsberg" taldearen sortzailea.
- Søren Kierkegaard (1813–1855), filosofoa.
- Carl Nielsen (1865-1931), musikaria.
- Knud Rasmussen (1879-1933), esploratzailea eta etnologoa.
- Niels Bohr (1885-1962), Fisikaren Nobel Sariduna.
- Isak Dinisen edo Karen Blixen (1885-1962), idazlea.
- Bille August (1948-), zinemagilea.
- Allan Simonsen (1952-), futbolaria.
- Lars von Trier (1956–), zinema zuzendaria.
- John Lauridsen (1959-), futbolaria.
- Susanne Bier (1960-), zinemagilea, Oscar Sariduna.
- Tony Rominger (1961- ), txirrindularia.
- Brigitte Nielsen (1963–), aktorea, modeloa eta abeslaria.
- Peter Schmeichel (1963–), futbolaria
- Michael Laudrup (1964–), futbolaria.
- Bjarne Riis (1964-), txirrindularia, Frantziako Tourraren txapelduna.
- Mads Mikkelsen (1965–), aktorea.
Kanpo estekak
aldatu- ↑ Larsen, Dorthe. Folketal. Danmarks Statestik.
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .