Peter Schmeichel

futbolari danimarkarra

Peter Bolesław Schmeichel (Gladsaxe, 1963ko azaroaren 18a - ), Danimarkak inoiz izan duen futbol atezainik ezagunena da. Danimarkako futbol selekzio nazionalarekin partida gehien jokatu duen jokalaria izan da (129) eta FIFA 100 zerrendan sartua izan zen Laudrup anaiekin batera.

Peter Schmeichel

Bizitza
JaiotzaGladsaxe (en) Itzuli1963ko azaroaren 18a (60 urte)
Herrialdea Danimarka
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Gladsaxe-Hero1981 / 1984460
Denmark national under-21 football team1984 / 198689
Hvidovre IF1984 / 1987786
Brøndby IF1987 / 19911192
Danimarkako futbol selekzio nazionala1987 / 20011291
Manchester United Football Club1991 / 19992920
Sporting Clube de Portugal1999 / 2001550
Aston Villa Football Club2001 / 2002291
Manchester City Football Club2002 / 2003290
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Pisua102 kilogramo
Altuera193 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1376384 Twitter: Pschmeichel1 Musicbrainz: 556c44a4-25f2-48d6-b7eb-83dd16555568 FIFA: 57693 UEFA: 24 Edit the value on Wikidata

Kasper Schmeichel daniar atezainaren aita da.

Ibilbidea aldatu

Bere herriko futbol taldean jokatzen hasi zen eta 1984. urtean lehen mailara iritsi zen Hvidovre IF taldean jokatuz, baina sona Brøndby IFk eman zion Danimarkako 4 Liga eta Kopa bat irabaziz.

1991. urteko udan Ingalaterrako Manchester United futbol taldeak fitxatu zuen eta bertan eman ztuen zortzi denboralditan 5 Liga eta 3 Kopa irabazi zituen, bai eta UEFAko Txapeldunen Liga bat ere 1998-99 denboraldian.

Goren mailako futbolean ibili ondoren lasaitasun bila Portugalera jo zuen eta bi urtez Lisboako Sporting taldean aritu zen, 1999-2000 denboraldian bertako Liga irabaziz. bere futbol ibilbidea Ingalaterran amaitu zuen, Aston Villan lehenengo eta Manchester Uniteden etsaia den Manchester Cityn azkenik.

Danimarkako futbol selekzio nazionalarekin 129 partida jokatu zituen, bai eta gol bat sartu ere. 1998ko Frantziako Munduko Futbol Txapelketa eta 1988, 1992 eta 1996ko Eurokopak jokatu zituen, 1992koa irabaziz.

Palmaresa aldatu

Nazioarteko txapelketak:

Herrialdetako txapelketak:

Danimarkako selekzioan:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Schmeichel