UEFA Euro 2020

UEFA Euro 2020, Eurokopa 2020 edo UEFAren Europako Futbol Txapelketa 2020 Europako Futbol Txapelketaren 16. ekitaldia izango da. Jatorriz, 2020ko ekainaren 12tik uztailaren 12ra ospatu beharrekoa zen. 2020ko martxoaren 17an, COVID-19 pandemiaren eraginez, txapelketa urte bateko epez atzeratzea erabaki zuen UEFAk, eta 2021eko ekainaren 11tik uztailaren 11ra jokatzea proposatu zuen.[1]

UEFA Euro 2020
2020ko Europako Futbol Txapelketa
Antolatzailea UEFA
Egoitza(k) Europa
(12 hiri 12 herrialdetan)
Taldeak 24

Europako 12 herrialde ezberdinetako 12 hiritan ospatuko da. UEFAko presidente ohi Michel Platiniren hitzetan, txapelketa Europa guztian zehar jokatzea ekitaldi berezi "erromantiko" bat da txapelketaren 60. urteurrena ospatzeko.[2] Finalerdiak eta finala Londresko Wembley Stadiumen jokatuko dira, 1996ko txapelketaren finala ere bertan jokatu zelarik.

Europako Futbol Txapelketaren irabazlea 2021eko FIFA Konfederazio Koparako sailkatuko da zuzenean.

Egoitzaren aukeraketaAldatu

Nahiz eta herrialde batzuek txapelketa antolatzeko desioa adierazi, UEFAko presidente zen Michel Platinik, 2020ko txapelketa kontinente osoko 12 edo 13 hiri ezberdinetan jokatzea proposatu zuen 2012ko ekainaren 30an.[3] 2012ko abenduaren 6an UEFAk 2020ko txapelketa Europa osoko hainbat hiritan jokatzea onartu zuen, txapelketaren 60. urteurrena ospatzeko.[4] Txapelketa era pan-europarrean antolatzea erabaki logikoa zela arrazoitu zuen UEFAk, Europan zehar zabaldu zen zor-krisia zela eta.[5][6]

Hiri-hautagaien zerrenda 2014ko apirilaren 26an argitaratu zuen UEFAk, 19 hirik osatzen zutelarik. 13 hiri hautatuen erabakia 2014ko irailaren 19an ezagutarazi zuen UEFAk.[7] Brusela hautatuen artean zegoen, baina 2017ko abenduaren 7an egoitzen zerrendatik kanpo utzi zuten, Eurostadium estadio berria eraikitzeko atzerapenak zirela eta.[8]

Egoitzak eta estadioakAldatu

Londres Munich Erroma Baku
Wembley Stadium Allianz Arena Stadio Olimpico Olinpiar Estadioa
Edukiera: 90.000 Edukiera: 75.000 Edukiera: 72.698 Edukiera: 68.700
       
San Petersburgo
Bukarest
Krestovsky Stadium Arena Națională
Edukiera: 68.134 Edukiera: 55.600
   
Amsterdam Dublin
Johan Cruijff Arena Aviva Stadium
Edukiera: 56.000 Edukiera: 51.700
   
Bilbo Budapest Glasgow Kopenhage
San Mames Ferenc Puskás Stadium Hampden Park Parken Stadion
Edukiera: 53.332 Edukiera: 68.000 Edukiera: 52.063 Edukiera: 38.065
       

BabesletzaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu