Ekialdeko Dunbartonshire
Ekialdeko Dunbartonshire (ingelesez: East Dunbartonshire, Eskoziako gaeleraz: Siorrachd Dhùn Breatainn an Ea, eskozieraz: Aest Dunbartonshire) Eskoziako 32 eremu administratiboetako bat da. 2012ko erroldaren arabera 105.880 biztanle ditu. Hiriburua Kirkintilloch da baina herri handiena Bearsden. 175 km²-ko azalerarekin Eskoziako eskualde txikienetakoa da.
Ekialdeko Dunbartonshire | |||
---|---|---|---|
East Dunbartonshire Siorrachd Dhùn Breatainn an Ea Aest Dunbartonshire | |||
| |||
East Dunbartonshire council.PNG | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Kirkintilloch 55°56′9″N 4°9′17″W | ||
Azalera | 175 | ||
Administrazioa | |||
Legebiltzarra | East Dunbartonshire Council (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 108.640 (2019)![]() | ||
Dentsitatea | 622,62 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
eastdunbarton.gov.uk |
MugakideakAldatu
Ipar-mendebaldetik Glasgow Hiriarekin mugatzen du, hiri honen auzune eta udalerri batzuk eremu administratibo honen barnean sartzen direlarik. Ekialdeko Dunbartonshirek Mendebaldeko Dunbartonshire, Stirling eta Iparraldeko Lanarkshire eremuekin ere mugatzen du.
PolitikaAldatu
24 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak:
Alderdi politikoa | Zinegotziak |
---|---|
Eskoziako Laboristak | 9 |
Eskoziako Alderdi Nazionala | 8 |
Alderdi Liberal Demokrata | 3 |
Alderdi Kontserbadorea | 2 |
Alderdi Independientea | 2 |
HerriakAldatu
Herri handienakAldatu
- Bearsden / Cille Phàdraig Ùr (27.237 biztanle)
- Bishopbriggs / Coille Dobhair (22.870 biz.)
- Kirkintilloch / Cair Cheann Tulaich (hiriburua, 19.689 biz.)
- Milngavie / Muileann-Gaidh (12.948 biz.)
- Lenzie / Lèanaidh (8.415 biz.)
Herri guztiakAldatu
Ondasun nabarmenakAldatu
Schaw Convalescent Home (Bearsden).
Bishopbriggseko liburutegia.
Milngavieko urtegia.
Boclair House (Bearsden).
Campsie Fells mendilerroa.
Castle Hill, Antoninoren Harresiaren hondarrak.