Solwayko fiordoa
Solwayko fiordoa (Eskoziako gaeleraz: Tràchd Romhra, ingelesez: Solway Firth) Eskoziako hegoaldeko Dumfries eta Galloway eta Ingalaterrako Cumbria artean kokatzen da, Irlandako itsasoan. Man uhartea ere gertu dago.
Solwayko fiordoa | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 54°45′00″N 3°40′00″W / 54.75°N 3.6666666666667°W |
Honen parte da | Irlandako itsasoa |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Etimologia aldatu
Eskandinaviako Sulewad hitzetik dator.
Geografia aldatu
Kostaldea muino txikiz osatuta dago eta ingurunearen ekonomia nekazaritzan eta arrantzan oinarritzen da, nahiz eta azken aldian turismoak ere indar handia hartu duen.
Ingalaterrako Eden ibaia eta Eskoziako Esk ibaiaren estuarioek osatzen dute Solwayko fiordoa, baina beste ibai batzuek ere isurtzen dituzten beren urak bertara.
Hiru uharte txiki daude fiordoaren Eskoziako aldean, Hestan, Rough eta Little Ross.
Iruditegia aldatu
-
Cumbriako kostaldea.
-
Solwayko fiordoaren hareatzak.
-
Rough uhartea.
-
Nith ibaiaren estuarioa.