Britaniako erromatar konkista

Britaniako erromatar konkista Klaudio enperadorearen agintaldian 43. urtean enperadore honek eta Aulio Plauzio jeneralak burutu zuten. Aurretik, K.a. 55-54 bitartean Julio Zesar enperadoreak ere porrotean amaitu zen konkista saiakera bat ere burutu izan zuelarik.

Britaniako erromatar konkista
Britaniako erromatar konkista eta 43-84 bitarteko militar kanpainia ezberdinak irudikatzen dituen mapa.
Data43-84 bitartean
LekuaBritania
EmaitzaBritaniako erromatar okupazioa
Gudulariak
Erromatar Inperioa Britoiak
Buruzagiak
Klaudio
Aulo Plauzio
Togodumno
Karatako
Indarra
4 legio (20.000 legionari)
4 gudaroste laguntzaile (20.000 gudari)
Ezezaguna

Aurrekariak aldatu

K.a. 55 eta k. a. 40 urte bitartean Galiako Gerretan Julio Zesarren agindupeko Britaniako inbasioetan hasitako britoi tribuen Erromarekiko basailutza, bahituen elkar trukea eta zerga ordainketen politika ia aldaketarik gabe mantendu egin zen. Julio Zesarrek Britania uhartearen inbasioa hirutan prestatu zuen: K.a. 34, K.a. 27 eta K.a. 25. urteetan. Lehenbiziko eta hirugarren inbasio saiakerak Erromatar Inperioko beste probintzietan jazotako matxinadek eten zituzten, aldiz bigarren inbasio saiakera britoi tribuetako buruzagien batasunak ekidin zuen.[1] Augustoren Res Gestae idazlanaren arabera, Dumnovellauno eta Tinkomaro britoi erregeak Erromara bidaitu eta erreguka egin omen zuten,[2] eta garai beretxuan idatzitako Estrabonen Geografia idazlanaren arabera, Britaniak denera berez Erromak konkistatu izango balu baino tributu eta zerga gehiago ordaindu omen zituen.[3]

 
Julio Zesarrek burututako Britaniako lehen inbasio saikeraren irudikapena.

40. urteko hamarkadan, Britaniako egoera politikoa oso ezegonkorra zen. Catuvellauno herriak trinovantes herria Britaniako hego-ekialdeko herri boteretsuena gisa ordezkatu pmen zuen, antzinako trinovantiar hiriburua zen Camulodunum (Colchester) bereganatuz, eta haiek auzokideak zen atrebates herriaren aurkako presio politika gauzatuz, azken herri honen buruzagia, Komio zen, Julio Zesarren antzinako aliatua eta ondorengo etsaia.[4].

40. urtean Kaligula enperadoreak ere Britania konkistatzeko saiakera burutu zuen, baina nahiko modu xelebrean: Suetoniok bere Hamabi zesarren bizitzak lanaren arabera, enperadoreak bere gudarosteak Mantxako kanal guztian zehar guda formazioan ipini eta uretan zeudela eraso zezatela agindu omen zuen. Ondoren, "ozeanoak Kapitolino eta Palatino muinoei zor zien tributu gisa" erromatar gudariek kontxak bil zitzatela agindu omen zuen.[5] Gaur egungo historialariak ez daude ziur azken ekintza hau ustezko matxinada baten aurkako zigor gisa edota Kaligularen txorakerien ondorioz izan ote zen. Dena dela, inbasio saiakera honek erromatar gudarosteak zaildu eta prestatu, eta hiru urte beranduago Klaudio enperadorak hasitako inbasioaren eredu izan zen (adibidez, Kaligulak Boulogne-sur-Mer udalerrian itsasargi bat eraiki zuen, hau 43. urtean Dubris udalerrian eraikitakoaren eredu izan zen).

Prestaketak aldatu

Hiru urte lehenagoko Kaligularen inbasio saiakeraren porrotaren ondoren, enperadore postuan bere ondorengoa zen Klaudioren txanda iritsi zen. Klaudiok ziurrenik Kaligularen gudarosteak erabili eta inbasioa gauzatu nahiz atrebates britoi tribuko Verika errege-ohia bere postuan berrezartzeko erabili zituen..[6] Klaudio enperadoreak, Aulo Plauzio militar eta senatari garrantzitsua 20.000 gudari inguru zituen lau legioz osatutako gudarostearen buru jarri zuen, denera 40.000 gudari inguru zirelarik. Plautioren legioak honako hauek ziren:

II. Augustar Legioa zelakoa etorkizuzean Vespasiano enperadorearen agindupean egoteagatik ospetsua izan zen. Antzinaroko idazkien arabera, kontsul mailako beste hiru gizon ere indar inbaditzaile hartako buruzagi izendatuak izan ziren. Kneo Hosidio Geta, ziurrenik IX Hispaniar Legioko komandantea izendatua izan zen. Dion Kasio historialariak Vespasianoren anai zen Tito Flavio Sabino ere Getarekin batera aipatu zuen (Kasiok Sabino Vespasianoren ordezkaria zela dio, baina Sabino anai zaharrena zenez eta Cursus honorum delakoan Vespasianoren aurretik zegoenez, ziurrenik tribuno militar izan zen). Eutropioren arabera, Kneo Sentio Saturnino antzinako kontsul modura joan omen zen, baina oso adindua zegoenez, hura uhartean lehorreratzeko unean Klaudiok berak lagundu omen zuen.[7]

Itsasoratzea eta lehorreratzea aldatu

Plauzioren inbasio-indar nagusiena hiru dibisiotan banatua itsasoratu zen. Orokorrean, Mantxako kanala zeharkatzeko gudaroste haren abiapuntua garai hartako Galiako eta gaur egungo Frantziako Boulogne udalerria izan zela uste da, aldiz helmuga edo lehorreratze puntua Kent konderriaren ekialdeko kostaldeko Rutupiae (Richborough) kokalekua. Halere, bi kokaleku hauek zinezkoa izan zirenik ez da frogatu ahal izan. Dion Casiok ez du abiapuntuko porturik aipatzen, eta nahiz eta Suetoniok bigarren indarra Klaudioren agindupean Boulognetik abiatu zela aipatu izan,[8] horrek ez du esan nahi gudaroste osoa handik itsasoratu zenik. Bestalde, Richborough udalerriak portu natural handi bat badu, hau lehorreratzeko kokalku egokia izateaz gain, bertan garai egoki batean okupazio militar bat egon zenaren zantzuak dituen aztarna arkeologikoak bat ere baditu. Halere, Dion Kasiok erromatar gudarostea ekialdetik mendebalderako norabidean itsasoratu zela argudiatu zuen, eta Boulognetik Richborougherako desplazamendua hegoaldetik iparraldeko norabidea jarraitzea suposatuko luke. Zenbait historialariek[9] inbasio-indarra Boulognetik Solent kokalekurako ibilbidea burutu zuela arrazoitzen dute, Noviomagus (Chichester) edo Southampton kokalekuan lehorreratuz, ofizialki Verikaren agindupean zegoen lurraldea. Azalpen alternatibo batek proposatutakoaren arabera itsas bidaia Rhin ibaitik Richboroughera izan omen zen, honek ekialdetik mendebaldeko ibilbidea suposatuko lukeelarik.[10]

Garaipena eta hegoaldearen konkista aldatu

Britoien lehen erresistentziaren buruzagiak Togodumno, Karatako eta Kunobelino izan ziren, azken hau catuvellaunos tribuko erregearen semea. Britoi gudaroste handi bat erromatar gudarostearekin Medway ibaia ertzean dagoen gaur egungo Rochester hirian borrokatu zen. Medway ibaiako gudua bi egunez luzatu zen. Gudu honetan zehar britoiek Hosidio Geta erromatar jenerala atzeman zuten, baina behin erromatarrek hura askatzea lortu eta jeneral hau gudua desorekatu eta erromatar gudarosteak garaipena lor zezan erabakigarria suertatu zen, Erromara itzultzean garaipen batez saritua izan zelarik.

Medwayko guduan porrota jasan ondoren britoiak Tamesis ibaira atzeratu ziren, atzetik erromatarrak zituztela eta gaur egungo Essex konderriko lurraldean barna atzeraka zihoazela erromatarrek britoi ugari hil zituzten. Ibaiak zeharkatu eta britoien atzetik joateko erromatarrek zubi finkoa edota aldi baterako zubia eraiki ote zuten ezezaguna da, baina erromatarren agindupeko bataviar dibisio batek ibaia zeharkatu eta indar independente bat eratu zuela ziurtasunez badakigu, hortaz, zubi baten eraikuntza litekeena da.

Tamesis ibaiko porrotaren ondoren Togodumno britoi buruzagia hil zenean, Plauziok erasoaldia gelditu eta Klaudio enperadoreari azken erasorako berarekin elkartzeko mezua igorri zion. Dion Kasiok idatzitakoaren arabera, Togodummo buruzagiaren heriotza mendekatzeko irrikaz zeuden britoien berpizkundea garaitzeko Paluzio jeneralak Klaudioren babesa behar omen izan zuen. Halere, Klaudio enperadorea izatez ez zen militarra. Klaudioren Arkuan Klaudiok britoi erresistentziako hamaika buruzagien errendizioa inolako galera bat bera ere izan gabe jaso zuela irakur liteke.[11] Suetoniok dioenez, Klaudiok britoien errendizioa gudu bat beran ere egon gabe jaso omen zuen.[12] Plauzio jeneralaren trebezia militarraren ondorioz catuvellaunoak ia garaituak izatea litekeena da, honek Klaudiori Camulodunum hirirako azken martxa garaile gisa burutzeko aukera eman ziolarik. Dion Kasioen hitzetan, Klaudio enperadorak abagune hartarako Erromatar Inperioko urrutiko lurraldeetatik Gerra elefanteak ekarriarazi omen zituen, (nahiz eta Erresuma Batuan haien aztarnarik topatu ez den izan), bai eta bertako matxinatuen beste matxinada bat ekidin zuen armamentu astuna ere. Britaniako hego-ekialdeko hamaika buruzagi enperadorearen aurrean errenditu ziren, eta Klaudio enperadorea Kamuloduno britoi buruzagiarekin batera Erromara garaipena ospatzera itzuli zen. Bestalde, Karatakok ihes egin eta urruneko mendebaldeko lurraldeetatik erromatar inbaditzaileei erresistentzia egiten jarraitu zuen. Klaudioren garaipenaren omenez, Klaudio Tiberio Germaniko, enperadorearen semea, Britanico ("Britaniar") ohorezko tituluaz saritua izan zen.

44-60 urteak aldatu

44. urtean Tito Flavio Vespasiano jeneralak gudaroste txiki baten buru gisa mendebaldeko tribuen aurka jo eta bidean zehar hainbat oppidum bereganatu zituen. Vespasianoren ibilbidea gutxienez Exeterrera ailegatu zen, eta ziurrenik Bodmin eskualdera ere bai.[13] IX Hispaniar Legioa Britaniako iparraldera bidalia izan zen, hacia Lincoln ingurura, eta lau urteko inbasioaren istean, ziurrenik Humber ingurutik Severn ibairako eremua erromatar kontrolpean gelditu zen. Fosse Way giza ezaguna erromatar galtzadaren egoera ibilbide honen lehenbiziko okupazioaren muga gisako papera izanaren inguruko historialarien ezatabidagaia izan da. Erromatar eta britoien arteko muga finkoa ez izatea eta garai honetan aldakorragoa izatea litekeena da.

 
Boudikaren estatua Westminster zubian.

47. urte amaieran, Britaniako gobernadore berria zen Publio Ostorio Eskapulak Gales eta Cheshire Gaplautadako tribuen aurkako kanpainia bati ekin zion. Galesko hego-ekialdean kokatutako siluriar tribuak Eskapulari buruhauste handiak eragin eta galestar muga irmoki zaintzera behartuarazi zuen. Erromatar eta britoein arteko borrokaldietako batean Karatako garaitua izan eta Peninoak mendietan kokatzen zen brigantiar tribuari babesa eskatu beharra izan zio. Tribu honetako erregina zen Kartimandua erromatarren aurka borrokatzeko gogo gutzi zuenez, erromatarrekin akordio bat gauzatzea erabaki zuen, honen bidez brigantiarrek Karatako erromatarrei laga eta erromatarrek Kartimandua erregina militarki laguntzeko prest azaldu ziren. Akordio hau Neron enperadorearen heriotza arte mantendu zen, orduan Kartimandua erreginak tronua galdu eta bere senar-ohiak eskuratu zuen. Ostorio erromatar gobernadorea berria hiltzean Aulo Didio Galok ordezkatu zuen, hau galestar mugan barneratu baina askoz ere urrutiago ezin izan zuen ailegatu, ziurrenik Klaudiok nola edo hala britaniar lurralde menditsuan barna burutuko zitekeen gerra neketsua saihestu nahirik. 54an Klaudion hil ostean Neron tronuan ipintzean, uhartearen inbasioarekin jarraitzea erabakia zirudielarik, Kinto Veranio Britaniako gobernadore izendatu zuen, hau Asia Txikiko tribu oldarkorrak tratatzen zaildutako eskarmentudun gizona zelarik. Veranio eta bere ondorengoa zen Kaio Suetonio Paulinok Galesko lurraldean barneratu zen kanpainia bat zuzendu zuten, espedizio hau druiden erresistentzia suntsitu eta 60. urtean druiden hiriburu edo gune nagusiak ziren Mona eta Anglesey lurraldeetan haiek antzemateagatik ospetsua bilakatu zen. Azkenean Galesko erabateko okupazioa Budika erreginaren matxinadak eten zuen, haren ondorioz erromatar gudarosteak hego-ekialdera atzeratzea derrigortuak izan zirelarik. Siluriarrak 76. urtera arte ez ziren erabat konkistatuak izan, behin Sexto Julio Frontino erromatar jeneralak zuzendutako kanpaina luze eta latz bat amaitu arte.

Erreferentziak aldatu

  1. Dion Kasio, Erromatar Historia 49.38, 53.22, 53.25
  2. Augusto, Res Gestae Divi Augusti 32. Bigarren britoi erregearen izena ezezaguna da, baina Tinkomaro izatea litekeena da.
  3. Estrabon Geografia 4.5
  4. John Creighton (2000), Coins and power in Late Iron Age Britain, Cambridge University Press
  5. Suetonio, Kaligula 44-46; Dion Kasio, Historia Romana 59.25
  6. Dion Kasio Erromatar Historia 60.19-22
  7. Eutropio, Erromatar Historiaren laburpena 7:13
  8. Suetonio, Hamabi Zesarren bizitza, Klaudioren bizitza 17
  9. Adibidez, John Manley, AD43: a Reassessment.
  10. Estrabon (Geografia4:5.2) I. mendean Rhin ibaia Britaniara itsasoz joateko ohiko abiapuntua izan zen.
  11. Klaudioren Arkua
  12. Suetonio Hamabi Zasarren bizitza, Klaudioren Bizitza 17
  13. Suetonio, Hamabi Zesarren Bizitza, Vespasianoren Bizitza 4

Kanpo estekak aldatu