Brian Cowen
politikari irlandarra
Brian Cowen (irlanderaz Brian Ó Comhain ; 1960ko urtarrilaren 10a), Irlandako Errepublikako Taoiseach edo Lehen ministro ohia da. Fianna Fáil alderdikoa da. Bere agintaritza Bertie Ahernen kargu-uztearen ondoren 2008ko maiatzaren 7an hasi zen.
Aurretik Lan Ministerioan (1992-1993), Energi Ministerioan (1993), Garraio, Energia eta Telekomunikazio Ministerioan (1993-1994), Osasun eta Haurtzaro Ministerioan (1997-2000), Kanpo Harremanetarako Ministerioan (2000-2004) eta Finantza Ministerioan (2004-2008) ministro ere aritu zen. 2007 eta 2008 urte bitartean Tánaiste (lehen ministrordea) ere izan zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brian Cowen |