Tullamore (irlanderaz Tulach Mhór) Irlandako Errepublikako Offalyko konderrian dagoen hiria da. Offalyko hiriburu da. Tullamore eskualdeko merkatalgune eta industrigune garrantzitsuena da. Bertan langile gehien dituzten industriak 'Tyco Healthcare' eta 'Boston Scientific' dira.

Tullamore
Tulach Mhór
herria
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlandako Errepublika
Leinster
Offalyko konderria
Geografia
Koordenatuak53°16′00″N 7°30′00″W / 53.2667°N 7.5°W / 53.2667; -7.5
Map
Altuera73
Demografia
Biztanleria14.607 (2016)
Informazio gehigarria
http://www.offaly.ie/eng/Services/Your_Councils/Tullamore_Town_Council/ Tullamoreko Udalaren Webgunea

Etimologia aldatu

Irlanderazko Tulach Mhór izenak "muino handia" esan nahi du.

Historia aldatu

Offaly izan zen Irlandako lehenengo kolonia eta bertako parte zen Tullamore XVI mendean. 1785ean gertaera lazgarria gertatu zen, Globo aerostatiko baten istripuaren ondorioz 130 etxe erre baitziren. Hau kontsideratzen da munduko lehenengo aire istripua. Armarrian ere Fenix hegaztia ageri da gertakari honen oroigarri. 1835ean Offalyko hiriburu bihurtu zen.

1829an Tullamore Dew ("Tullamoreko ihintza") whiskeya ekoizten hasi zen Tullemore Distillery lantegia.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Charleville Gaztelua: Irlandako eraikin gotiko ikusgarrienetakoa da. Era beran ikusgarria da parkeko King Oak (Haritz erregea), herrialdeko haritziki zaharrenetakoa dena. 1798an eraiki zuten eta gaur egun sorgindua dagoela esaten da.
  • Slieve Bloom mendiak eta Boora Bog zohikaztegiak herriaren inguruan daude.

Jaialdiak aldatu

2000 urtetik aurrera Phoenix Festival jaialdia ospatu da uda partean. Arte, kultura eta ondare jaialdia izaten da. Bertan besteak beste globo aerostatikoak, musika kontzertuak, kale animazioa eta su artifizialak izaten dira.

Iruditegia aldatu

Herritar ospetsuak aldatu

Kanpo estekak aldatu