2007ko Irlandako Errepublikako Hauteskunde Orokorrak
2007ko Irlandar Hauteskunde Orokorrak maiatzaren 24an ospatu ziren, Presidenteak 29. Dáil-a deuseztatu ostean Taoiseach-ak eskatu zuelarik. Irlandako parlamentuaren 166tik 165 eserleku hautatu ziren.
Hautagai Nagusiak
aldatu- Bertie Ahern, garai hartako Taoiseacha eta Fianna Fail burua.
- Enda Kenny, Fine Gaelen burua
- Pat Rabbitte, Irlandako Alderdi Laboristaren hautagaia
- Michael McDowell, Demokrata Progresistak
- Trevor Sargent, Berdeak
- Gerry Adams, Sinn Fein
- Joe Higgins, Irlandako Alderdi Sozialista
1997 eta 2007 artean Fianna Fail eta Demokrata Progresistak egon ziren gobernuan. Hauteskunde hauetan gobernu eredu hau errepikatu edo Fine Gael- Irlandako Alderdi Laborista- Berdeak koalizio baten artean aukeratzen zuten Irlandarrak. Inkesta gehienen arabera Sinn Feinek ere eserleku gehiago lortu behar zituen.
Emaitzak
aldatu2007ko hauteskunde orokorrak | ||||
Alderdia | Botoak (Lehenengo aukera*. Miletan) |
% | Eserlekuak | Eserlekuak +/- |
Fianna Fail | 859,3 | 41,6% | 77 | ▼4 |
Fine Gael | 563,9 | 27.3% | 51 | ▲20 |
Alderdi Laborista (Irlanda) | 208,6 | 10,1% | 20 | 0 ( ) |
Berdeak | 96,9 | 4,7% | 6 | 0 (=) |
Sinn Fein | 142,5 | 6,9% | 4 | ▲1 |
Demokrata Progresistak | 55,8 | 2,7% | 2 | ▼6 |
Alderdi Sozialista | 13,2 | 0,6% | 0 | ▼1 |
Independienteak | 118,5 | 5,7% | 5 | ▼8 |
Guztira | 2063,7 | 100% | 165 |
- *Bozketa sistema honetan hiritar bakoitzak hautagai bati baino gehiagori eman diezaioke botoa, gogokoenetik hasita ordena ditzake. Taulan alderdi horretako hautagairen bati lehenengo botoa eman dioten hiritar kopurua erakusten dira.
Fianna Failek, eserlekuak galdu arren, espero zen baina emaitza hobea izan zuen, eta gobernua osatuko du. Hala ere, Demokrata Progresistak, FFren gobernu kideak ia eserleku guztiak galdu zituzten. Ortzadarraren koalizioa (FG-Laboristak-Berdeak), eserleku asko irabazi arren ez zuten gehiengoa lortu.
Ekainaren 14an 30. Dáilak Ahern Taoiseach hautatu zuen, Fianna Fail, Demokrata Progresistak eta Berdeen botoekin.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)The post: Ahern elected Taoiseach