Borreroak Baditu Milaka Aurpegi
Borreroak Baditu Milaka Aurpegi, Negu Gorriak taldearen estudioko hirugarren diskoa da. 1993ko otsailean Donostiako IZ estudioetan grabatu zuten eta urte bereko apirilaren 20an aurkeztu zuten[1]. Kanta sorta oso luzea zutenez, LP bikoitz batean eta CD-an izan ziren argitaratuak. Diskoaren lehen tiradak, 7.000 kopia saldu zituen eta urte horretako ekainerako, 15.000 kopia salduak zituzten[2].
Borreroak Baditu Milaka Aurpegi | ||||
---|---|---|---|---|
Negu Gorriak taldearen | ||||
Argitaratze data | 1993ko apirilaren 20a | |||
Grabazioa | IZ estudioa (Donostia), 1993ko otsaila | |||
Musika mota | Hardcore, Rock, Reggae, Hip hop | |||
Iraupena | 70:30 | |||
Hizkuntza | Euskara | |||
Diskoetxea | Esan Ozenki | |||
Ekoizpena | Negu Gorriak eta Jesus Suinaga | |||
Negu Gorriak taldearen kronologia | ||||
|
Ezaugarriak
aldatuDiskoko kantu guztiak, Negu Gorriarenak dira, Pistolaren mintzoa (M-ak), Kaixo (Delirium Tremens) eta Arrano Beltza (Mikel Laboa) izan ezik.
Honez gain, zenbait lagunen laguntza izan zuten diskoko abesti batzuen letra egiterakoan. Hala nola, Denok gara Malcolm X, Anton Reixak idatzia da, Euskaldunok eta zientzia eta JFK abestiak Mikel Antzak idatzi zituen. Jon Sarasuak Borreroak baditu milaka aurpegi abestiaren letran parte hartu zuen eta Oscar Gomezek Erori abestiko hitzak idatzi zituen. Amaitzeko, Hiltzeko era ugari abestia, Bertolt Brecheten poema batean oinarritua dago.
Nolanahi ere, letragileek beren inguruari begiratzen jarraitzen zuten. Euskal Herrian eta munduan gertatzen zenari. Leninen ondarea berreskuratzen zuten (Dollar area), Luis Mariano «homosexual eta gorriari» agintari frankistek egindako agurra gogoratu (Hipokrisiari stop!), John Fitzgerald Kennedy laguna bere lekuan jarri (J.F.K), Lucrecia Perez Matos dominikarraren hilketa xenofoboa salatu (Kolore bizia), Erdialdeko Amerikako askapen mugimenduei elkartasuna adierazi (Chaquito), eta musika industriaren trikimailuak lehen planoan jarri (Rock & Rollaren jukutria). Baina harreman pertsonaletan ere jartzen zuten begia Bost gehiago-k eta Hemen izango bazina-k.[3]
Kritikak
aldatuGure Jarrera albumarekin kritika baikor asko jaso arren, Borreroak argitaratu zutenean, kritikariek aho batez goraipatu zuten albuma: Rockdelux aldizkariak berriro urteko albumik onen izendatu zuen[4], Egin eta baita ideologikoki urrun zeuden Radio Nacional de España, ABC edo El Correo ere[2].
Allmusic ingelesezko webguneak ere 1990eko hamarkadako albumik onenetariko bat izan zela zioen[5].
Abestien zerrenda
aldatu- Bi doberman beltz
- NG Bada
- Bost Gehiago
- Hipokrisiari Stop!
- Dollar area
- Itxoiten
- Dallas-Euskadi 1963
- JFK
- Kolore bizia
- No problem
- Sabel-hiztunaren ordu ikaragarria
- Hiltzeko era ugari
- Denok gara Malcolm X
- Borreroak baditu milaka aurpegi
- Rock&Rollaren jukutria
- Pistolaren mintzoa
- Erori
- Chaquito
- Euskaldunok eta zientzia
- Hemen izango bazina
- Kaixo
- Arrano Beltza
Negu Gorriak taldeak abesti guztiak moldatu zituen, honako hauek izan ezik:
- «Pistolaren mintzoa» (M-ak),
- «Kaixo» (Delirium Tremens)
- «Arrano Beltza» (Mikel Laboa).
NG bada, Dallas - Euskadi 1963, No problem eta Denok gara Malcolm X samplerrak besterik ez ziren.
Fermin Muguruzak hitz guztiak idatzi zituen, hauek izan ezik:
- «Bost gehiago» eta «Dollar area», Kaki Arkarazok idatziak,
- «Denok gara Malcolm X», Antón Reixak idatzia,
- «JFK», Fermin Muguruzak eta Mikel Antzak idatzia,
- «Euskaldunok eta zientzia», Mikel Antzak idatzia,
- «Itxoiten», Valiente-Borottoren komiki baten oinarriturik F. Muguruzak idatzia,
- «Hiltzeko era ugari», Bertolt Brechten poema batean oinarrituta,
- «Pistolaren mintzoa», Xabier Montoiak idatzia,
- «Erori», Oscar Gomezek idatzia,
- «Borreroak baditu milaka aurpegi», Jon Sarasuak idatzia
- «Arrano Beltza», Mikel Laboak musikaturiko Joxean Artzeren ipuin bat («Gernika», en Bat-Hiru, 1985).
Taldekideak
aldatu- Fermin Muguruza - Ahotsa
- Kaki Arkarazo - Gitarra eta ahotsa
- Iñigo Muguruza - Gitarra eta ahotsa
- Mikel Kazalis - Baxua
- Mikel Abrego - Gitarra
Beste musikaria
- Antón Reixa: «Denok gara Malcolm X» abestian ahotsa.
- Xabier Montoia: «Borreroak baditu milaka aurpegi» eta «Arrano Beltza» abestietan ahotsa.
- Mikel "El Gordo": gitarrak.
- Juanan Díez: tronboi eta haize tresnak.
- Carlos Hipolito: tronboi.
- Satur Babón: saxo tenorra.
- Mikel Valcarlos: tronpeta.
- Joseba Tapia: koroak.
- Mikel Artieda: koroak.
- John Crawford: piano.
- Isaac Oiarzabal: tinbal eta perkuzioa.
- Rafa Villafaña: güiro, marakak eta koroak «Chaquito» abestian.
- Anjel Valdes: kongak, bongo eta koroak «Chaquito» abestian eta güiro «Kolore bizia» abestian.
Teknikariak
aldatu- Kaki Arkarazo: soinu-teknikaria
- Jesús Suinaga: ekoizlea
- Gorka Arreste: euskara aditua.
- Iñigo Aranbarri: euskara aditua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ ZARATA, Iñaki: «Negu Gorriak. Muguruzas X», Rockdelux 98: 1993ko ekaina.
- ↑ a b CABEZA, Pablo: «Negu Gorriak: desde el rock hacia un concepto global», Bat, Bi, Hiru: 1993-6-4.
- ↑ «Borreroarekin borrokan» Berria 2018-04-15 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ CERVANTES, Xabier: «Borreroak Baditu Milaka Aurpegi», «Fermin Muguruza disco a disco», Rockdelux 166: 1999ko iraila, 19. orr.
- ↑ SNOWDEN, Don «Borreroak Baditu Milaka Aurpegi». All Music Guide. 2006