Béla Lugosi (benetako izen-deiturak: Béla Ferenc Dezső Blaskó, 1882ko urriaren 20a - 1956ko abuztuaren 16a) egun Errumaniako Lugoj hirian —garai hartan Austria-Hungariako Inperioa— jaiotako aktorea izan zen. Zineman hamaika lan egindakoa, ezaguna da batik bat Dracula kondearen antzezpena egin izanagatik, Tod Browningek zuzendutako bertsioan hain zuzen ere.

Béla Lugosi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBlaskó Béla Ferenc Dezső
JaiotzaLugoj (en) Itzuli1882ko urriaren 20a
Herrialdea Hungaria
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles1956ko abuztuaren 16a (73 urte)
Hobiratze lekuaHoly Cross Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna  (1917 -  1920)
Ilona Montagh (en) Itzuli  (1921eko iraila -  1925eko otsailaren 13a)
ezezaguna  (1929ko uztaila -  1929ko abendua)
Lillian Arch (en) Itzuli  (1933 -  1953)
ezezaguna  (1955eko abuztuaren 24a -  1956ko abuztuaren 16a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
hungariera
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, antzerki aktorea, sindikalista eta aktorea
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Arisztid Olt, Olt Arisztid, Albert Lugesi eta Belo Lugosi
Genero artistikoabeldurrezko zinema
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

belalugosi.com
IMDB: nm0000509 Allocine: 1208 Rottentomatoes: celebrity/bela_lugosi Allmovie: p43690 TV.com: people/bela-lugosi IBDB: 50322
Facebook: BelaLugosiOfficial Instagram: realbelalugosi Musicbrainz: 7711a14f-fedc-49d8-9061-09705eb7ee89 Find a Grave: 652 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Lehen Mundu Gerran Austria-Hungariako Inperioko armadako tenientea izan zen. Aktore lanak antzerkian egin zituen aurrenik, Shakespeareren hainbat dramatan. Politikaz, ezkertiarra zen eta sutsu jardun zuen bere herrialdeko aktoreen sindikatoa eratzean. Béla Kunen saiakera sobietarrak porrot egin zuenean, Alemaniarako bidea hartu behar izan zuen, Hungarian langabezian geratu baitzen. 1920an, Ameriketako Estatu Batuetan sartu zen, agiri barik. Edozelako lanetan aritu ostean, zinemari ekin zion 1923tik aurrera, eta 1929an Hollywooden zen.

Bram Stoker idazlearen Drakula eleberria antzokietara moldatzeko ekoizpenean hartu zuen parte Lugosik, arrakasta handiz. Universal etxeak erosi zituen zinemarako eskubideak, eta ez zuen Lugosi gogoan izan lanerako, Lon Chaney aktoreak izan behar baitzuen kondearen pertsonaia osatzekoa; baina haren heriotzak Béla Lugosiri eman zion aukera. Dracula filmak izan zuen harrera onak Universalekin sinatzeko aukera eskaini zion eta, aldi berean, Ameriketako Estatu Batuetako hiritartasun agiriak ere eskuratu zituen.

Dracula filma egin ondoren, Lugosik arketipo modukoa sortua zuen, ahots bereziko gaizkilearena, eta jarraian iritsi zitzaizkion estereotipo horri egokitutako lanak: Murders in the Rue Morgue, The Raven, eta Son of Frankenstein Universal ekoizpen-etxerako; bestetik, White Zombie lanean ere hartu zuen parte, estudio handietatik bestera sorturikoa. Ez zen hori, dena den, Lugosiren asmoa; hau da, estereotipotik ihes egin nahi zuen eta denetariko lanetan aritu; baina nekeza suertatu zitzaion: eskura izan zituen pertsonaia asko azken unean beste aktoreei eskaintzen zizkieten.

Esan ohi da Lugosik uko egin ziola Frankenstein filmean lan egiteari; baina itxura batean gustuko pertsonaia zuen eta antzezpenerako prest ei zegoen. James Whale zuzendariak, ordea, Boris Karloffen aldeko hautua egin zuen. Eta lehia kontuak gorabehera, ondoko urteetan Lugosik eta Karloffek elkarrekin jardun zuten Universalen hainbat beldurrezko filmetan: The Black Cat (1934), The Raven (1935), eta Son of Frankenstein (1939). Ez dago argi euren arteko harremana ona ala txarra izan zen.

Filmografia aldatu

1910eko hamarkada aldatu

1920ko hamarkada aldatu

1930eko hamarkada aldatu

1940ko hamarkada aldatu

1950eko hamarkada aldatu

 
Lugosi, Plan 9 from Outer Space filmean.

Beste lan batzuk aldatu

Amaitu gabeko lanak dira, edota bertan behera lagatakoak.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Béla Lugosi