Unconquered
Unconquered (euskaraz: "Menderaezinak") abentura filma da, Cecil B. DeMille estatubatuar zinemagileak 1947an zuzendu eta ekoitzi zuena. Gary Cooper, Paulette Goddard, Boris Karloff eta Ward Bond izan ziren aktore nagusiak.
Argumentua
aldatu1763, Hamahiru Koloniak, Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerra jazo aurreko garaia. Abby (Paulette Goddard) ingeles neska gaztea amerikar kolonietara esklabo gisa erbesteratua izan da. Ameriketara daraman ontzian Christopher Holden (Gary Cooper) abenturazale galai bat berataz gupidatu eta haren askatasuna erosiko du, baina hura joatean, Martin Garth (Howard Da Silva) politikari maltzurrak Abigail berriz ere esklabo bilakatuarazi eta mendebaldeko mugaldeko amerindiarren bizilekua den Ohio lurralde basatira berarekin batera eraman nahiko du, Pitts izeneko gotorleku eta herrixkara (etorkizuneko Pittsburgh hiria izango dena).
Aktoreak
aldatu- Gary Cooper: Christopher Holden kapitaina
- Paulette Goddard: Abigail 'Abby' Martha Hale
- Howard Da Silva: Martin Garth
- Boris Karloff: Guyasuta buruzagia
- Cecil Kellaway: Jeremy Love
- Ward Bond: John Fraser
- Virginia Campbell: Fraser andrea
- Katherine DeMille (zuzendariaren alaba): Hannah
- Henry Wilcoxon: Steele kapitaina
- C. Aubrey Smith as Lord Chief Justice
- Victor Varconi: Simeon Ecuyer kapitaina
- Virginia Grey: Diana
- Mike Mazurki: Dave Bone
- Porter Hall: Leach
- Matthew Boulton: Brooks kapitaina
- Richard Gaines: George Washington kolonela
Kanpo estekak
aldatu- Unconquered filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irkaurgai (Ingelesez)