Frankenstein (1931ko filma)
Frankenstein 1931ko James Whale ingeles zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. 1818ko Mary Shelley idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Colin Clive, Mae Clarke, John Boles eta Boris Karloff aktoreek antzeztu zuten
Frankenstein (1931ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1931 |
Izenburua | Frankenstein |
Mugimendua | Pre-Code Hollywood (en) ![]() |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma, monster film (en) ![]() |
Iraupena | 71 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Telesaila | Frankenstein (en) ![]() |
Deskribapena | |
Oinarritua | Frankenstein |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | James Whale |
Gidoigilea(k) | John L. Balderston Francis Edward Faragoh Robert Florey John Russell (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Carl Laemmle Jr. |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Clarence Kolster (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Charles D. Hall (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bernhard Kaun |
Argazki-zuzendaria | Arthur Edeson |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alpeak eta Bavaria |
Argumentu nagusia | creation (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Estreinatu eta berehala beldurrezko zinemako betiko klasiko handietako bat bilakatu zen. Ondorioz hainbat jarraipen izan zituen: Bride of Frankenstein ("Frankensteinen Neskalaguna", 1935), Son of Frankenstein ("Frankensteinen Semea", 1939) eta The Ghost of Frankenstein ("Frankensteinen Mamua", 1942), Frankenstein Meets the Wolf Man ("Frankensteinek Otsogizona Topatzen Du", 1943) eta House of Frankenstein ("Frankensteinen Etxea", 1944).
Bestalde, 1960ko hamarkadako The Munsters telesaila ospetsuko Herman Munster protagonista Frankensteinen pertsonaian oinarritua dago, eta 1974ko Mel Brooksen Frankenstein Gaztetxoa, 1984ko Tim Burtonen Frankenweenie eta 1994ko Kenneth Branaghen Mary Shelley's Frankenstein filmeek ere eleberrian oianrrituak egoteaz gain film aintzindari honen eragin nabarmena dute.
Argumentua
aldatuHenry Von Frankenstein doktoreak (Colin Clive) esperimentu izugarria gauzatu berri du: hainbat hildako dohakabeen gorpuetatik hartutako zatiekin gizaki berri bat osatzea (Boris Karloff). Fritz morroiaren laguntzaz (Dwight Frye), gauez eta ezkutuan herriko hilerrian sartu eta hildakoen gorpuei behar adina zati kentzen dizkie. Jabetu ez dena erabili duen garuna kriminal baten jabetzakoa zela da.
Aktoreak
aldatu- Colin Clive: Henry Frankenstein
- Mae Clarke: Elizabeth Lavenza
- John Boles: Victor Moritz
- Boris Karloff: Frankensteinen munstroa
- Edward Van Sloan: Waldman doktorea
- Frederick Kerr: Frankenstein Baroia
- Dwight Frye: Fritz
- Lionel Belmore: Herr Vogel, Burgumaisua
- Marilyn Harris: Maria Txikia
- Michael Mark: Ludwig, Mariaren aita
Iruditegia
aldatu-
Iragarkia.
-
Filmaren jatorrizko iragarkia ikusgai.
Kanpo estekak
aldatu- Frankenstein filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Frankenstein filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)