Bride of Frankenstein
Bride of Frankenstein (euskaraz: «Frankensteinen emaztegaia») 1931ko James Whale ingeles zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. 1818ko Mary Shelley idazlearen Frankenstein eleberrian oinarritua, 1931ko Frankenstein filmaren jarraipena izan zen.
Bride of Frankenstein | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1935 |
Izenburua | Bride of Frankenstein |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 78 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Telesaila | Frankenstein (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | James Whale |
Gidoigilea(k) | John L. Balderston |
Antzezlea(k) | |
Elsa Lanchester (Bride of Frankenstein (en) ) Boris Karloff Colin Clive (en) Valerie Hobson Gavin Gordon Una O'Connor (en) Ernest Thesiger (en) E. E. Clive O.P. Heggie Douglas N. Walton (en) Dwight Frye Mary Gordon Douglas Walton Joan Woodbury Tempe Pigott Reginald Barlow John George | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Carl Laemmle Jr. (en) |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Ted J. Kent (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Charles D. Hall (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Franz Waxman (en) |
Argazki-zuzendaria | John J. Mescall (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Suitza |
Historia | |
Nominazioak | |
Argumentua
aldatuEkaitz gau batean, Percy Bysshe Shelleyk eta Lord Byronek Mary Shelley zoriondu dute Frankenstein eta munstroaren istorioagatik. Idazleak gogorarazten die bere asmoa ikasgai moral bat sortzea zela, eta oraindik ez diela historia osoa kontatu. Maryk gainerako gertaerak entzutera gonbidatzen ditu, aurreko filmean kontatutakoen ondoren gertatzen direnak.
Errota erre ondoren, baserritarrek munstroaren heriotza ospatzen dute eta etxera itzultzen dira. Hala ere, Hansek, aurreko filmean itota hil zen neskatoaren aitak, bere begiekin ikusi nahi ditu haurraren gorpuzkiak. Errotaren sotora jaistean, munstroa bizirik dagoela ikusiko du. Haurrak Hans eta bere emaztea hiltzen ditu, eta Minnie izeneko baserritar bat ikaratzen du, handik ihes egitea lortzen duena. Bien bitartean, baserritar talde batek Henry Frankenstein doktorea eramango du Elizabeth emaztegaiarengana. Hasiera batean hilda zegoela uste izan bazuten ere, zientzialaria munstroarekin izandako liskarretik bizirik atera zela jakiten dute, eta, beraz, bere emaztegaiaren zaintzapean jartzen dute.
Aktoreak
aldatu- Boris Karloff: munstroa
- Colin Clive: Henry Frankenstein
- Valerie Hobson: Elizabeth
- Ernest Thesiger: Pretorius
- Elsa Lanchester: Mary Shelley / emaztegaia
- Gavin Gordon: Lord Byron
- Douglas Walton: Percy Bysshe Shelley
- Una O'Connor: Minnie
- E.E. Clive: burgumaisua
- Lucien Prival: maiordomoa
- O.P. Heggie: ermitaua
- Dwight Frye: Karl
- Reginald Barlow: Hans
- Mary Gordon: Hansen emaztea
- Anne Darling: artzaina
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |