James Whale (Dudley, Worcestershire, 1889ko uztailaren 22a - Los Angeles, 1957ko maiatzaren 29a) britainiar jatorriko estatubatuar zinemagilea eta antzerkigilea izan zen.

James Whale

(1935)
Bizitza
JaiotzaDudley1889ko uztailaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaHollywood1957ko maiatzaren 29a (67 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: itotzea
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, antzerki zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

jameswhale.com
IMDB: nm0001843 Allocine: 2058 Allmovie: p116539 TCM: 204821 IBDB: 16478
Find a Grave: 2977 Edit the value on Wikidata

Umorezko marrazkilaria zen. Lehen Mundu Gerran kontzentrazio-eremu batean egon ondoren, antzerkian ari izan zen antzezle, dekoratugile eta zuzendari gisa; Journey´s End antzerki-lanak arrakasta handia izan zuen eta Hollywoodeko ateak ireki zizkion.

Lehen filma antzerki-lan horren egokitzapena izan zen, Journey´s End (1930). Antzerki-lanen egokitzapen batzuk egin ondoren, Universal produkzio-etxean hasi zen lanean. Han egin zituen filmik hoberenak, beldurrezko generoko maisulanak, eta arrakasta handia izan zuen: Frankenstein (1931), Mary Shelleyren eleberriaren egokitzapenik ospetsuena eta bikainena; The Old Dark House (1932, Etxe Zahar Iluna), The Invisible Man(1933, Gizon ikusezina), H.G. Wellsen eleberrian oinarritua; The Bride of Frankenstein (1935, Frankensteinen andregaia). Gero melodramak, gerraren aurkako filmak, musikalak egin zituen. 1940 inguruan zinema utzi eta pinturari ekin zion. Filmak: Waterloo Bridge (1931), The Kiss Before the Mirror (1933), One More River (1934), Remember Last Night? (1935), Show Boat (1936), Sinners in Paradise (1938), Port of Seven Seas (1938), The Man in the Iron Mask (1939).

Erreferentziak aldatu