Ireki menu nagusia

Boris Nikolaievitx Jeltsin, errusieraz Борис Николаевич Ельцин bɐˈrʲis nʲɪkɐˈlaɪvʲɪtɕ ˈjelʲtsʲɨn ahoskatua, (1931ko otsailaren 1a - 2007ko apirilaren 23a) errusiar politikaria izan zen. Sobietar Batasunaren desagertzearen eta Estatu Independenteen Komunitatearen sorreraren erantzulea izan zen. 1990ean Errusiako lehen presidentea bihurtu zen, zuzenki aukeratua izan zen lehena izanik.

Boris Jeltsin
Boris Yeltsin.jpg
Minister of Defense Itzuli

1992-03-16 - 1992-05-18
Konstantin Kobets Itzuli - Pavel Grachev Itzuli
Errusiako lehen ministro

1991-11-06 - 1992-06-15
← baliorik ez - Yegor Gaidar Itzuli
1. Errusiako presidente

1991-07-10 - 1999-12-31
← baliorik ez - Vladimir Putin
Chairman of the Supreme Soviet of the Russian Federation Itzuli

1990-05-29 - 1991-07-10
Q42530449 Itzuli


Sverdlovsk regional committee of CPSU Itzuli


SESBeko Sobiet Goreneko kide


Council of Ministers of the USSR Itzuli


Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Sobiet Goreneko kidea


people's deputy of SSSR Itzuli


Secretariat of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union Itzuli


First Secretary of the Moscow Communist Party Itzuli


Supreme Commander-in-Chief of the Armed Forces of the Russian Federation Itzuli

Bizitza
Izen osoa Борис Николаевич Ельцин
Jaiotza Butka Itzuli1931ko otsailaren  1a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Bizilekua Professor Mukhamedyarova Street Itzuli
Dry River Itzuli
Heriotza Mosku2007ko apirilaren  23a (76 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k) Naina Yeltsina  (1956-09-28 -  2007-04-23)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Ural State Technical University Itzuli
Ural Federal University Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak ingeniari zibila eta politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Zerbitzu militarra
Gradua koronel
Parte hartutako gatazkak 1991ko Moskuko estatu-kolpea
1993 Russian constitutional crisis Itzuli
Georgian Civil War Itzuli
First Chechen War Itzuli
Civil war in Tajikistan Itzuli
Invasion of Dagestan Itzuli
Second Chechen War Itzuli
East Prigorodny Conflict Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Errusiar Eliza Ortodoxoa
Orthodox Christianitya Itzuli
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
baliorik ez
IMDb nm0947418
Yeltsin signature.svg

Polemika handia eragin dute haren erabakiek. Demokraziaren izenean, Sobiet Batasuna desegin eta erreforma ekonomikoak egin zituen, Errusian krisi ekonomikoa eraginez. Herrialdea bere onera itzuli zenerako haren ospeak nabarmen egin zuen behera. Hala ere, Jeltsinen akatsik larriena Txetxeniari erasotzea izan zen. Independentisten kontrako bi gerretan milaka pertsona hil ziren. Gerora haren etsai bilakatu zen Mikhail Gorbatxov izan zen Jeltsinen karrera politikoa hasi zuena, Alderdi Komunistaren Moskuko arduradun izendatu zuenean. 1985ean izan zen hori. Bi urte iraun zuen bi buruzagien arteko laguntasunak. 1987an kargugabetu egin zuten Gorbatxoven politika kritikatzeagatik. Bi urte geroago Alderdi Komunista utzi zuen. Bere garai onenak iristear zeuden.

Urrezko aroaAldatu

Sobiet Batasunean nagusi ziren komunisten sostengurik ez zuen arren, eserleku bat lortu zuen Diputatuen Kongresuan, hautesleen %90en sostenguarekin. Horri esker Sobiet Gorenean sartu zen. Baina ez zuen SESBen alde lan egiteko asmorik, eta ekainean, Errusiaren independentzia aldarrikatu zuen. Berak irabazi zituen Errusian egin ziren lehen hauteskundeak. Sobiet Batasuna desagertzear zegoen. Jeltsinek bozak irabazi eta urte batera, SESBeko buruzagi kontserbadoreenek Gorbatxoven kontrako estatu kolpea egin zuten. Sobiet Batasuneko presidentea Krimean atxilotu zuten. Jeltsinek milaka manifestari bildu zituen Moskuko Etxe Zuriaren atarian — Legebiltzarra— eta hala lortu zuen matxinada etetea, eta Gorbatxov askatzea. Tanke baten gainetik aldarrikatu zuen bere garaipena. Nazioartearen sostenguarekin, 1991ko abenduan, Sobiet Batasuna desegin, eta Estatu Independenteen Komunitatea sortu zuen haren tokian.

GainbeheraAldatu

Errejimen zaharra desagertzearekun bat, erreforma ekonomikoa iritsi zen Errusiara. Horrek, baina, gizartearen egoera hobetu beharrean, krisia areagotu zuen. Inflazioak gora egin zuen, gutxi batzuk aberastu ziren eta gehiengo handia miserian erori zen. Hori nahikoa ez eta, 1993an, Jeltsinek presidentetza hartu eta bi urtera, berak legez kanpo utzitako Alderdi Komunistako 180 diputatu Legebiltzarrean itxi ziren. Presidenteak tankeekin eraso zion Parlamentuari. 150 pertsona hil ziren. Urte bat geroago armada Txetxeniako independentisten kontra bidaltzeak ez zion onik egin ez Jeltsini, ezta herrialdeari ere. Errusiako armada hildakoak bizkarrean eta burumakur itzuli zen Txetxeniako lehen gerratik. Milaka zibil hil ziren gatazkan. Gerora onartu zuen bere hutsegite politikorik handiena izan zela hura. Hiru urte geroago, 1996. urtean, bozak bigarren aldiz irabazi zituen, baina gaixoaldiak eta alkoholarekin zituen arazoak bitartekozirela Moskutik urrun izaten zen gehienetan. Ofizialki presidentea bera bazen ere, erabaki gehienak haren ingurukoek hartzen zituzten. Krimena eta ustelkeria egunerokoak bilakatu ziren. Gerora bere biografian onartuko zuen goiz-goizetik hasten zela edaten, «estresa gainditzeko era bakarra» zelako. Agintaldia amaitu baino hilabete batzuk lehenago, 1999. urteko abenduaren 31n, dimisioa eman zuen, eta Vladimir Putin espia ohiaren esku utzi zuen Gobernua. Putinen lehen erabakia Jeltsini eta haren familiari —emaztea eta bi seme-alaba— immunitatea ematea izan zen. Bihotzekoak jota hil zen Errusiako lehen presidente demokratikoa izan zena.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boris Jeltsin


  Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.