Ireki menu nagusia

Artikulu hau Espainiako futbol taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kordoba (argipena)».

Córdoba Club de Fútbol
Ezizena(k) Blanquiverdes, Cordobesistas
Sorrera 1928
Futbol zelaia Nuevo Arcangel
(edukiera: 25 500 lagun)
Presidentea Espainia Jesús León
Entrenatzailea AlemaniaEspainia Curro Torres
Liga Bigarren maila
2017-18 16.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Córdoba Club de Fútbol futbol talde andaluziarra da, 1954an Kordoba hirian sortutakoa. Gaur egun Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatzen du.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Córdoba Club de Fútbol taldea 1954 urtean sortu bazen ere aurretik izan ziren futbol taldeak hirian, Sporting Fútbol Club de Córdoba, Sociedad Deportiva Electromecánicas, Racing Fútbol Club de Córdoba eta Club Deportivo Córdoba besteak beste. 1954ean C.D. Córdobak bat egin zuen CD San Álvaro de Córdoba taldearekin eta gaur egungo taldea sortu zen, Córdoba Club de Fútbol. Hirugarren mailan hasi zen jokatzen baina 1963an lehen mailara iritsi zen eta 1965ean bosgarren egin zuen gainera eta ia Europako txapelketetarako sailkatu zen. 1969 arte mantendu zen maila gorenean eta 1971-72an ere urtebetez bertan arituko zen.

Hurrengo hamarkadetan bigarren A eta bigarren B maila artean aritu zen, 1984-85ean hirugarren mailan ere bai. 1999an bigarren mailara igotzea lortu zuen eta ordutik bertan ari da 2005 eta 2007 arteko bi denboralditan ezik.

2013-14 denboraldian 7. postua lortu zuen baina tartean Barcelona B izanik play-offean parte hartzeko aukera izan zuen. Kanporaketen finala Las Palmasen aurka jokatu zuen eta azken unean sarturiko golari esker 42 urteren ondoren lehen mailara igotzea lortu zuen. Lehen mailan ordea emaitzek ez zioten lagundu eta hiru entrenatzaile izan ondoren, Albert Ferrer, Miroslav Djukic eta José Antonio Romero, hiru jardunaldiren faltan matematikoki galdu zuen maila, Bartzelonak 0-8ko emaitzaz garaitu zuen partidan.

2015-16 denboraldian 2. mailan bosgarren postua eskuratu zuen baina play-offetan ez zuen igotzerik lortu.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2012-2014
     
 
 
 
2014-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018

DatuakAldatu

2018-19 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 9
  • Denboraldiak 2. mailan: 31
  • Denboraldiak 2. B mailan: 20
  • Denboraldiak 3. mailan: 9
  • Ligako posturik onena: 5.a Lehen mailan (1964-65)

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea Maila Postua Errege Kopa
2004-05 Bigarren maila 19.a -
2005-06 Bigarren B maila 6.a -
2006-07 Bigarren B maila 4.a -
2007-08 Bigarren maila 18.a -
2008-09 Bigarren maila 13.a -
2009-10 Bigarren maila 10.a -
2010-11 Bigarren maila 16.a 1/16
2011-12 Bigarren maila 6.a 1/16
2012-13 Bigarren maila 14.a 1/16
2013-14 Bigarren maila 7.a 2. itzulia
2014-15 Lehen maila 20.a 1/32
2015-16 Bigarren maila 5.a 2. itzulia
2016-17 Bigarren maila 10.a 1/16
2017-18 Bigarren maila 16.a 3. itzulia
2018-19 Bigarren maila 1/16

JokalariakAldatu

Irabazitako txapelketakAldatu

Irabazitako txapelketakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Córdoba CF Primer equipo (Plantilla). 2014.09.03

Kanpo loturakAldatu